213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen),

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Lehendakari jauna udalerritik kanpo izanen da urriaren 21etik 23ra bitarte, oporraldia dela eta. Hortaz, lehendakariari dagozkion eginkizunak ondoko honen esku utzi dira: Mikel Huarte Martija, Mankomunitateko lehendakariordea baita. Eskuordetze honek aipatutako daten bitartean izango du indarra.

Leitzan, 2019ko urriaren 21ean.–Lehendakaria, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1913421