213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Laborantzako herri-lurzatiak enkante publikoan

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, uko egin zaien 32A, 37 A eta B, 56B eta 154A herri-lurzatiak errentan emateko. Udalak horretarako onetsi duen agiriak arautuko du enkantea. Errentamendua 2022ko abuztuaren 15era arte emanen da.

Enkantea eginen da hamabost egun natural igaro ondoren, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Enkantean parte hartzeko Herri-lurrei buruzko ordenantzaren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete eta behin-behineko fidantza, lote bakoitzaren hasierako prezioaren %2koaren baliokidea, eratu behar dira. Fidantza enkantearen ekitaldi berean gordailutu ahalko da.

Lehendabizi lehengo kontzejuetako herritarrei murriztutako enkantea eginen da eta jarraian Ibarreko herritarrei murriztutakoa.

Baldintza-agiria eta gainerako dokumentazioa ikusgai daude interesdunen eskura, Udal Idazkaritzan, Itzagako Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian.

Lizoainibar-Arriasgoiti, 2019ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1913442