213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

12/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2019ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokorrean 12/2019 aldaketa egiteko espedientea (kreditu-gehigarria).

Iragarkia 2019ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA
(euro)

1-4121-69200

Baso-landaketak.

27.918,05

GUZTIRA

27.918,05

DIRU-SARRERAK:

Ondoko honen kargu finantzatuko da:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA
(euro)

1-87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

27.918,05

GUZTIRA

27.918,05

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzea xede.

Beran, 2019ko urriaren 18an. Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1913357