213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2847/2019 EBAZPENA, urriaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira irailaren 12ko 2571/2019 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen hartan onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaile izateko hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta zehaztu zen oposizioko lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

Hautapen prozesuko bi izangaik izena gaizki idatzi zuen inskripzioa egitean; hortaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat, bidezkoa da hura zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 2571/2019 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea, gisa honetan.

–Honela dioen tokian:

“SENOSIAIN SENOSIAIN, ZURIÑE”,

Honako hau behar du:

“SENOSIAIN JERICO, ZURIÑE”

–Honela dioen tokian:

“NAVARRO NAVARRO, ROSARIO”,

Honako hau behar du:

“MOREO NAVARRO, ROSARIO”

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2019ko urriaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913397