211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez izangaien zerrenda
bat eratzeko, aldi baterako kontratuarekin administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko (euskarako eskakizunarekin),
Lekunberriko Udalaren zerbitzura

Lekunberriko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea deialdiaren oinarriak oposizio-lehiaketa bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratuarekin administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko (C mailakoa eta euskarako eskakizunarekin), Lekunberriko Udalaren zerbitzura.

Lanpostua betetzen duena Lekunberriko Udalaren edozein alorretan ariko da, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak izanen ditu, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

Interesdunek oinarriak azter ditzakete Lekunberriko Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan eta www.lekunberri.eus Udalaren webgunean. Bertan jaso ditzakete interesdunek haien kopiak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Lekunberriko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Alde Zaharra, 41) 09:00etatik 14:00ak arte, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz, I. eranskinean ageri den ereduari jarraikiz. Horretarako, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lekunberrin, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1913332