211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiaren burua izendatzea

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 11n, jarraian, hitzez hitz, jasotzen den erabaki hau hartu zuen:

2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen. Deialdi horren seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, epaimahaiburua Lizarrako alkatea izanen zen, eta ordezkoa, berriz, hark eskuordetutako pertsona.

Kalifikazio epaimahaia behin betiko eratu zen 2019ko urtarrilaren 24an, Emma Ruiz Sanz epaimahaiburu zela.

Ikusita Emma Ruiz Sanz ez dela jada udalbatzako kide, haren ordezkoa izendatu behar da, epaimahaiburu ari dadin. Aurreko guztiarekin bat, hortaz,

ERABAKITZEN DA:

1. Ana Duarte Morentin izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiaren buru.

Lizarran, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1913300