211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak: 1 3420.48200 partida: “SD Aizpearen igerilekuetako aldagelak berritzeko dirulaguntza”. 30.000,00 euroko kreditu berezia. 1.1640.60900 partida: “Hilerrirako nitxoak eta kolunbarioak”. 12.153,00 euroko kreditu berezia. 1.4140.21003 partida: “Bideen zaintza”. 4.000,00 euroko kreditu berezia. 1.3420 68200 partida: “Erreboteko pareta konpontzea”. 5.177,44 euroko kreditu berezia. 1 3350 4820004 partida: “Euskararen Eguna”. 200,00 euroko kreditu berezia. 1.1532.61902 partida: “Santa Barbara ermita kontserbatzeko lanak”. 25.000,00 euroko kreditu berezia. 1.3350.78200 partida.–“Korrikarako laguntza”. 485,00 euroko kreditu berezia. 1.9200 21300 partida: “Erloju-dorrea mantentzeko lanak kontratatzea”. 254,10 euroko kreditu berezia. 1.3410.62300 partida: “Gimnasia egiteko aparatuak erostea”. 5.000,00 euroko kreditu berezia.

Onartu nahi diren kreditu bereziak, guztira, 127.269,54 euro dira. Kreditu-transferentzia hauek eginda finantzatuko dira: “Urteko dirulaguntzak” izeneko 1 3340 4820001 partidatik 200 euro hartuko dira (partida horretan 2.800 euro geratuko dira) eta “Diruzaintzako gerakin likidoa gastu orokorretarako” izeneko 87000 partidatik, berriz, 127.069,54 euro.

Mañerun, 2019ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1913222