211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Udal Plan Orokorreko UE-3 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Larragako Udal Planeko UE-3 unitatea birzatitzeko proiektua jendaurrean egon zen 20 egunez, hari buruzko iragarkia Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta 2016ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an, argitaratu eta biharamunetik hasita. Bada, jendaurreko epea iraganik eta aurkeztutako alegazioak ebatzirik, Larragako Udaleko Alkatetzak, uztailaren 31n eman 62/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du aipatutako birzatiketa proiektua, Udalak berak sustatua eta lankidetza sistemaren bitartez tramitatua. Hori guztia 151. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari dagokionez.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko aipatu 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikulua betetzeko (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren egungo 152.3 artikulua).

Larragan, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1912941