21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

128/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2017ko eskaintza onetsi zen. Bertan, besteak beste, unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) bi lanpostu huts onetsi ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Uztailaren 18ko 53/2017 Foru Dekretuaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona, eta hartan sartu ziren unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 617/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 2676/2018 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketa hori ebatzi da.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) bost lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) bost lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

UNIBERTSITATEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN
(LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA) BOST LANPOSTU
HUTS OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hona hemen deialdiaren.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) bost lanpostu, B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Bost lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Bi lanpostu, txanda irekian.

–Hiru lanpostu, igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Gradu titulua, unibertsitateko diplomadunaren titulua, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoarena, edo aurrekoen titulu baliokidea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria izatea; hain zuzen, prebentzioko hiru diziplinetan aritzeko: Laneko Segurtasuna, Industriako Higienea eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emandako garapen arauetan ezarritakoari jarraikiz.

e) B motako gidabaimena izatea.

f) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hura, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik gutxienez hilabetez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Hau egiteko deialdiaren erreseinan horretarako dagoen eredua aurkeztu beharko da edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen tokian idatzi beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) ataleko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori soilik aurkeztu beharko da eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Burua: José Ignacio Moreno Suescun jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: María Pilar Iturgaiz Gorena andrea, Laneko Medikuntzako mediku espezialista, Prestakuntza, Informazio eta Ikerketa Unitatekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia.

–Epaimahaikidea: Aingeru Pérez Murillo jauna, eraikuntza arloko unibertsitateko erdi mailako tituluduna (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea), Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Ordezko epaimahaikidea: Carlos Muñoz Ruiz jauna, unibertsitateko erdi mailako tituluduna (Prebentzio diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea), Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Rázquin Lizarraga jauna, goi mailako tituluduna (Prebentzio diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea), Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Ordezko epaimahaikidea: Amelia Aguilar Bailo andrea, erdi mailako tituluduna (Prebentzio diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea), Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegui andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.

–Ordezko epaimahaikidea: Mikel Diez de Ulzurrun Sagala jauna, Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

–Epaimahaikide idazkaria: Virginia García Osés andrea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Miguel Ángel Garatea Crelgo jauna, Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2019ko urritik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da, eta test motako 100 galdera erantzun beharko dira idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte proba hau egiteko.

Kalifikazioa: Proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren proba.

Proba teorikoa izanen da, eta lau gai garatu beharko dira idatziz, bat I. eranskinean ageri den gai zerrendako 2., 3., 4. eta 5. zatietako bakoitzeko.

Proba hau egiteko bost ordu izango dira gehienez.

Kalifikazioa: Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 7,50 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko dira, lau gaietako batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.3.3. Hirugarren proba:

Praktikoa izanen da; idatziz, epaimahaiak proposatuko dituen lau kasu praktiko garatu eta erantzun beharko dira. Kasu praktiko horiek gai hauekin lotuta egonen dira: Segurtasuna, Higienea, Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua, I. eranskinean jasotako gai-zerrendakoak.

Proba hau egiteko lau ordu izango dira gehienez.

Proba hau egiteko, izangaiek kalkulagailu zientifikoa erabiltzen ahalko dute, bakoitzak berea.

Kalifikazioa: Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Kasu praktiko bakoitzari 7,50 puntu emanen zaizkio gehienez.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko dira, lau kasu praktikoetako batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Probak bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio epaimahaiak gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatua. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenengoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da, betiere kontuan hartuta ZZ letren atzetik AA hartuko direla. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goi mailako eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiriaren fotokopia; hain zuzen, gai hauetan: Laneko Segurtasuna, Industriako Higienea eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua.

c) B motako gidabaimenaren fotokopia.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen bost lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera) Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiari buruz egiten den iragarkian.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer lanpostu huts nahiago duten unibertsitateko erdi mailako tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) izateko.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan egonen dira, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko aipamenean ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Izangaiaren zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzkoa.

C) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko diren izangaiek espedientean ez egoteagatik eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute, behar izanez gero.

D) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetakoren bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, unibertsitateko erdi mailako tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen adjudikazioa ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehenengo probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, batetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, eta bestetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa, izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aurrekotik salbuetsita dago euskararen ezagutza, zeren, kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko baita euskara maila egiaztatzeko, eta betekizuna horretarako ematen den epea amaitu eta gero eskatuko da.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratazioan egiteko izangaien zerrendak.

13.1. Unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

Horretarako, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, hautaproba guztiak gainditu ez baina baten bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta, azkenik hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

13.2. Deialdi honen ondorioz prestatzen den kontratazio zerrendako izangaiek 2.1 atalean eskatutako baldintzak bete beharko dituzte kontratazioaldi guztian.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.3. Kontratazio zerrendetan egoteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Kontrataziorako zerrendetan egoteko, bai lanposturik gabeko izangai gaindituek bai oposizioaldia gainditu ez dutenek hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko dute, deialdiko behin betiko emaitzak argitaratu (7.1 atala) eta biharamunetik, 2.1.1. c) eta d) ataletan aipatutako titulazioaren agiria, salbu aldez aurretik Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aurkeztu badute. Agiri hori aurkezten ez dutenak zerrendetatik kanpo geldituko dira, salbu Administrazioak horren berri baldin badu Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Zerbitzuaren bidez.

b) Oposizioaldia gainditzen ez duten izangaiek 7.1 atalean ezarritako deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epea izanen dute edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuei buruzko ziurtagiri bat aurkezteko, non adieraziko baitira deialdia argitaratzen den egunera arte unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) estamentuan eta espezialitatean egindako zerbitzuak (izendapenetarako indarrean den estamentu eta espezialitateen sailkapenaren arabera; sailkapen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen I. eranskinean dago), salbu eta zerbitzu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan eginak badira (Administrazio Erroa, Osasuna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Hezkuntza, etab.).

13.4. Esparruak aukeratzea. Iraupen laburreko nahiz luzeko kontratazioetarako zerrendak prestatzeari begira aukeratzen diren esparruak deialdian parte hartzeko eskabidean berean adierazi beharko dira. Deialdiko behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean, interesdunek hasieran aukeratutako esparruak aldatu, murriztu edo zabaldu ditzakete.

Ulertuko da esparrurik hautatzen ez dutenek uko egiten diotela aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari, salbu aurreko lerroaldean aipatutako hamar eguneko epean hautapena egiten badute. Hori ez zaie aplikatuko prozesua gainditu eta lanposturik lortzen ez dutenei, zeinek, ondorio horietarako, deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratzen direnean indarrean dagoen araudiari jarraituko baitiote.

13.5. Kontratu motak. Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Iraupen laburreko kontratuetarako, izangai bakoitzak bi esparru hautatu ahalko ditu gehienez. Iraupen luzeko kontratuetarako, izangai bakoitzak nahi adina esparru hautatu ahalko ditu.

13.6. Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.7. Frogatzea izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan igoera txandan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua bete beharko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretua garatzeko indarra duen araudia ere.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoa izatea –eta horri eustea–, unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua, eta lanpostu hori lortzeko 2.1.1 atalean eskatzen diren titulazioa eta baldintzak betetzea.

Zerrendan sartzeko, 6.3.1 oinarrian zehaztutako oposizioaldiko lehen proba egin beharko da, eta 15 puntu lortu gutxienez.

Hautaproben emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak prestatuko dira mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Berdinketarik izanez gero, deialdian eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna hartuko da kontuan.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

1. atala.–Oinarrizko araudi orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: eraketa eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika bateratuak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumenak, funtzioak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: funtzioak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturburuak: iturburuen hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Abstenitzea eta errekusatzea. Hitzarmenez. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Erakundea: printzipio nagusiak, egitura organikoa eta administrazio organoen eskumenak, kide anitzeko organoak.

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Bide administratiboko egintzen berrikuspena: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Gauzatzea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu onari buruzko abenduaren 29ko 5/2018 Foru Legea: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Xedapen orokorrak. Printzipioak datuak babesteko. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzekoa. Genero eraginaren txostena.

19. gaia.–Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorrean eta Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean jasotako edukiak laneko osasunari buruz eta laneko arriskuen prebentzioari buruz.

2. atala.–Lan arriskuen prebentzioari buruzko kontzeptu orokorrak. Esparru juridikoa.

1. gaia.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: lanak eragindako kalteak. Laneko arriskuaren kontzeptua. Babesa eta prebentzioa. Prebentzioa diseinuan. Lan baldintzak osasunari dagokionez. Arrisku faktoreak.

2. gaia.–Lanak eragindako kalteak Laneko istripuak. Kontzeptua. Aplikazio eremua eta estaltzen dituen arriskuak. “In itinere” istripua eta istripua misioan. Lanbide-eritasunak. azaroaren 10eko 1299/2006 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzako Sisteman lanbide eritasunen taula onartu eta horiek jakinarazi eta erregistratzeko irizpideak ezartzen dituena. Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak jakinaraztea.

3. gaia.–Prebentzioari buruzko estatistiken xedea. Indize eta parametro nagusiak. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionalaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren urteko txostenak. Ezbehar-tasaren bilakaera Espainian.

4.–Prebentzio ekintzaren printzipioak. Prebentzio diziplinak: Laneko Segurtasuna. Industria Higienea. Ergonomia. Psikosoziologia aplikatua. Laneko Medikuntza.

5. gaia.–Espainiako Gizarte Segurantzaren Sistema. Egitura: araubide orokorra eta araubide bereziak. Araubide orokorra: babesa. Lanbide-prestazioen ezaugarriak. Estalitako kontingentziak. Gizarte Segurantzaren entitate laguntzaile eta kudeatzaileak.

6. gaia.–Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionala. Araudia. Funtzioak eta eskumenak. Harremana autonomia-erkidegoekin. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionalaren rola nazioartean. Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzorde Nazionala. Laneko Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioa.

7. gaia.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI). Izaera, eskumenak eta funtzioak. Egitura organikoa. Lan Osasunaren Zerbitzua: funtzioak eta eskumenak. Antolaketa. Nafarroako Lan Osasunaren Kontseilua: zein eskumen dituen laneko arriskuen prebentzioaren arloan Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak.

8. gaia.–Europar Batasuna (I): Erkidegoko zuzenbidea laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez. Erkidegoko politikaren bilakaera. Erkidegoko erakundeen esparruan egin diren jarduketak laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan. Bizitzako eta Laneko Kalitatea Hobetzeko Europako Fundazioa. Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Aholku Komitea.

9. gaia.–Europar Batasuna (II): Laneko segurtasun eta osasunerako Europako esparrua 2014-2020. Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako 2015-2020ko Estrategia. Nafarroako Laneko Osasunaren 2017-2020ko Ekintza Plana.

10. gaia.–Arau teknikoak: kontzeptua eta arau motak. Normalizazioaren jatorria eta bilakaera. Nazioarteko eta Europako normalizazio erakundeak. Horren egoera Espainian. Merkatu bakarra eta arau harmonizatuak. CE ziurtagiria. CE markaketa. Arau teknikoak laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan.

11. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (I): eskubideak eta betebeharrak. Langileen eskubidea laneko arriskuen aurka babestuak izateko. Enpresaren betebeharra babesteko. Arrisku larri eta berehalakoa. Arrisku jakin batzuen aurrean bereziki sentikorrak diren langileen babesa. Adingabeen babesa. Langileen betebeharrak.

12. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (II): langileen informazioa, kontsulta eta parte-hartzea. Enpresarien kontsulta-betebeharra. Langileen parte-hartze eta ordezkaritza espezifikorako eskubideak. Prebentzioko ordezkariak, haien izendapena, bermeak, eskumenak eta ahalmenak. Segurtasun eta Osasun Batzordea. Kolaborazioa Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzarekin.

13. gaia.–39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio zerbitzuen Erregelamendua onesten duena (I): prebentzioa txertatzea enpresan. Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Arriskuen ebaluazioa eta plangintza prebentiboa. Jarduera prebentiboaren antolaketa: modalitateak; baldintzak eta funtzioak. Prebentzio baliabide presentzialaren figura.

14. gaia.–39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio zerbitzuen Erregelamendua onesten duena (II): entitate espezializatuen akreditazioa enpresatik kanpoko prebentzio zerbitzu gisa. Eginkizunak eta gaitasun mailak. TIN/2504/2010 Agindua, irailaren 20koa. Laneko Medikuntza eta Laneko Erizaintza.

15. gaia.–135/1998 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, laneko arriskuen prebentziorako araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duena.

16. gaia.–Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzea enpresan: kontzeptua. Lanaren Nazioarteko Erakundearen jarraibideak (2001). Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa sistema. Laneko arriskuen kudeaketaren hobekuntza jarraituaren zikloa. Zuzendaritzaren erantzukizuna. Dokumentazioa. Laneko arriskuen prebentzio sistemaren auditoretza: kontzeptua eta erregulazioa. Auditoriak egiteko pertsonen edo entitateen baldintzak eta laneko agintaritzaren baimena. Auditoreen egokitasuna.

17. gaia.–Arriskuen ebaluazioa: arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta arriskuen kudeaketaren kontzeptua. Arriskuen ebaluazio motak eta haietako bakoitzaren ezaugarriak. Aurreneurrien plangintza.

18. gaia.–Enpresa jardueren koordinazioa 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Enpresa Jardueren Koordinazioari buruzko. Langile autonomoa bada: eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

19. gaia.–Ekoizleen, inportatzaileen eta hornitzaileen betebeharrak: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 41. artikulua. Salgaiak Europar Batasuneko merkatu bakarrean libreki zirkulatzeko eskakizunak. Barne merkatu bakarraren erregelamenduak eta zuzentarauak, eta haien lotura laneko segurtasunarekin eta osasunarekin. Produktuaren segurtasunaren kontzeptua.

20. gaia.–Erantzukizunak eta zehapenak prebentzioari dagokionez: administrazio erantzukizunak eta haien bateragarritasuna beste arlo batzuetako erantzukizunekin. Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzaren jarduketak. Autonomia-erkidegoetako prebentzioaren arloko organo teknikoen jarduketak. Xedapen zehatzak arlo horiei dagokienez Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legean.

21. gaia.–Amatasunaren babesa laneko arriskuen aurrean. Indarra duen legedia. Laneko arriskuen kudeaketa amatasun egoeran. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionalaren jarraibideak arriskuen ebaluaziorako eta lanean amatasuna babesteko.

22. gaia.–Aldi baterako lan harremanak, iraupen zehatzekoak eta aldi baterako laneko enpresetan: araudi aplikagarria. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten enpresa-betebeharrak. 216/1999 Errege Dekretua, otsailaren 5ekoa, aldi baterako laneko enpresetako langileen laneko segurtasun eta osasunaren gutxieneko xedapenei buruzkoa. Langileak lagatzeko kontratuak egiteko mugak dituzten lan edo egitekoak.

23. gaia.–Norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabiltzea: norbera babesteko ekipamenduen kontzeptua eta haien erabileraren lehentasuna lanean. NBE motak. Europako merkatu bakarraren araudia NBEen diseinuaren eta merkaturatzearen gainean. Langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezarri zituen maiatzaren 30eko 773/1997 Errege Dekretuaren aplikazioa. Babes kolektiboaren kontzeptua eta hautatzeko irizpideak.

24. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza. Eskubideak eta betebeharrak. Prestakuntzaren plangintza enpresan. Beharren diagnostikoa. Helburuak definitzea. Prestakuntzarako metodoak eta teknikak.

3. zatia.–Segurtasuna.

1. gaia.–Lan istripuak ikertzea: ikertu beharreko istripuak. Ikerketaren helburuak. Ikerketaren metodologia. Ikerketa txostena. Ikerketaren ondoriozko prebentzio ekintzak. Istripuak ikertzea Kausen Zuhaitzaren metodoaren bidez.

2. gaia.–Lan istripuen kostua: kostu motak. Kostuen ebaluazioa. Prebentzioaren analisia, kostua eta onura aztertuta. Lan istripuen analisi estatistikoa: kontzeptua eta helburuak. Indize estatistikoak honako hauei buruz: bajen maiztasunari, larritasunari, eraginari eta batez besteko iraupena.

3. gaia.–Segurtasunari buruzko arauak, prozedurak eta seinalizazioa. 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko osasunaren eta segurtasun seinaleei buruzkoa: helburua, definizioak, erabiltzeko irizpideak eta enpresariaren betebeharrak.

4. gaia.–Arriskuak lanpostuetan. 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenei buruzkoa: helburua, definizioak eta enpresariaren betebeharrak.

5. gaia.–Makinak. 1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena: xedapen orokorrak, merkaturatzea eta zerbitzuan jartzea, adostasunaren ebaluazioa eta CE markaketa.

6. gaia.–Laneko ekipamenduen erabilera (I). 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzeari buruzkoa: helburua, definizioak, enpresariaren betebeharrak, lan ekipoak egiaztatzea. Laneko ekipamenduak egokitzea. I. eranskina: laneko ekipamenduei aplika dakizkiekeen gutxieneko xedapenak.

7. gaia.–Laneko ekipamenduen erabilera (II). 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzeari buruzkoa. II. eranskina: laneko ekipamenduak erabiltzeari buruzko xedapenak.

8. gaia.–Elektrizitatearen ondoriozko arriskuak: kontaktu elektriko motak, arku elektrikoa. 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, langileen osasuna eta segurtasuna arrisku elektrikoen aurrean babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa: helburua, aplikazio eremua eta definizioak, enpresariaren betebeharrak, instalazio elektrikoak, teknikak eta lan prozedurak.

9. gaia.–Leherketak. 681/2003 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, lantokian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa: xedea eta aplikazio eremua, definizioak, enpresariaren betebeharrak.

10. gaia.–Eraikuntza obrak (I). 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza obretako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenei buruzkoa: helburua eta aplikazio eremua, definizioak, berariazko segurtasun eta osasun baldintzak obren proiektu fasean eta gauzatzerakoan. Eraikuntza obretan prebentzio baliabideak izatea.

11. gaia.–Eraikuntza obrak (II). 1627/1997 Errege Dekretua, IV. eranskina: obretan aplikatu beharreko gutxienezko segurtasun eta osasun baldintzak.

12. gaia.–Sute arriskua. Suaren kimika. Suteen sailkapena erregai motaren arabera. Suteen kontra babesteko neurriak. Antzemateko sistemak eta alarma-sistemak. Suteen aurka borroka egiteko baliabideak. Larrialdietarako argiak eta seinalizazioa.

13. gaia.–Langileen segurtasunerako arriskuak eta berariazko jardueretan aplikagarriak diren prebentzio neurriak: lanak gune konfinatuetan eta altuerako lanak.

14. gaia.–Langileen segurtasunerako arriskuak eta berariazko sektoreetan aplikagarriak diren prebentzio neurriak: nekazaritzako lanak eta oihan lanak.

15. gaia.–Larrialdietarako neurriak. Larrialdietarako planak. Autobabeserako planak. Larrialdi egoerak sor ditzaketen jarduerak egiten dituzten zentro, establezimendu eta barrundegien Autobabesari buruzko Oinarrizko Araua. Gai arriskugarriek sortutako istripu larriei dagozkien arriskuak kontrolatzeko neurriei buruzko araudia.

4. zatia.–Higienea.

1. gaia.–Industria higienea. Oinarrizko kontzeptuak. Metodologia industria higienean. Kutsatzaile fisiko, kimiko eta biologikoak.

2. gaia.–Agente kimikoak Lan-toxikologia. Kutsatzaile kimikoen sailkapena. Esposizioa eta dosia. Toxikoen ondorioak. Intoxikazio motak. Dosia-ondorioa eta dosia-erantzuna erlazioak. Esposizioko maila onargarriak.

3. gaia.–1907/2006 Erregelamendua (EE), substantzia eta prestakin kimikoen erregistro, ebaluazio, baimen eta murrizketari buruzkoa. Informazioa biltzeko mekanismoak: etiketak. Segurtasun datuen fitxak. 1272/2008 Erregelamendua (EE), substantzien eta nahasketen sailkapenari, etiketatzeari eta ontziratzeari buruzkoa. Produktu kimikoen arrisku-ezaugarriak. Substantzia eta nahasketa kimikoak sailkatzeko irizpideak.

4. gaia.–374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, langileen osasuna eta segurtasuna babesteko, lanean agente kimikoekin jarduteari lotutako arriskuei dagokienez.

5. gaia.–Agente kimikoak. Arriskuak identifikatzea. Esposizioaren ebaluazioa. Esposizioa ebaluatzeko metodoak. Neurtzeko metodoak.

6. gaia.–Agente kimikoak. Esposizioaren kontrola. Printzipio orokorrak. Gune kutsagarriaren aurkako ekintzak. Hedatzeko ingurunearen kontrako ekintzak. Nola jokatu gizabanakoekin.

7. gaia.–Lan egitean agente minbizi-sortzaileen aurrean egoteari loturiko arriskuak. Laneko kantzerigenoak. 665/1997 Errege Dekretua, langileak lanean agente kantzerigeno edo mutagenoekiko esposizioari lotutako arriskuetatik babesteari buruzkoa.

8. gaia.–Lan egitean amiantoarekiko esposizioa izateari loturiko arriskuak. 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, amiantoarekiko esposizioaren arriskua duten lanei aplikatu beharreko segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ezartzen dituena.

9. gaia.–Martxoaren 10eko 286/2006 Errege Dekretua, langileen osasuna eta segurtasuna zaratarekin lotutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa. Zaratak osasunean dituen ondorioak. Zarata mailaren neurketa. Esposizioaren kontrola.

10. gaia.–1311/2005 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, langileen osasuna eta segurtasuna bibrazio mekanikoek eragindako edo eragin ditzaketen arriskuen kontrako babesari buruzkoa. Bibrazio mekanikoek osasunean dituzten eraginak eta arrisku faktoreak. Esposizioaren ebaluazioa eta kontrola.

11. gaia.–Giro termikoa. Balantze termikoaren ekuazioa. Termorregulazioko eta bero trukeko mekanismoak organismoaren eta ingurunearen artean. Beroak eta hotzak organismoan duten eragina. Balorazio metodoak: WBGT eta IREQ indizeak. Esposizioen kontrola. Prebentzio eta babes neurri nagusiak.

12. gaia.–Erradiazio ionizatzaileak. Motak. Irradiazioa eta kutsadura. Osasunean dituzten ondorioak. Babes erradiologikoa eta prebentzio neurriak. 783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

13. gaia.–486/2010 Errege Dekretua, apirilaren 23koa, langileen osasuna eta segurtasuna erradiazio optiko artifizialen eraginpean egotetik babesteari buruzkoa. Osasunean dituzten ondorioak. Arrisku faktoreak eta prebentzio neurriak.

14. gaia.–299/2016 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, langileen osasuna eta segurtasuna eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuetatik babesteari buruzkoa. Osasunean dituzten ondorioak. Arriskuaren ebaluazioa eta prebentzio neurriak.

15. gaia.–664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, langileak agente biologikoekin lan egiteak dituen arriskuen kontra babesteari buruzkoa. Esposizioaren ebaluazioa eta kontrola.

5. zatia–Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua.

1. gaia.–Lanaren ondoriozko gihar-hezurretako arazoak. Uraren garrantzia. Arrisku faktoreak. Esposizioaren ondoriozko kalteak. Arrisku hauei aurrea hartzeko kudeaketa.

2. gaia.–Ergonomia parte-hartzailea: oinarriak, ebidentzia eta jarduteko prozedurak.

3. gaia.–Zamak eskuz erabiltzea. Eragin handiena jasotzen duten taldeak. Talde kalteberak. Esposizioaren ondoriozko kalte motak. Arriskuari aurrea hartzeko kudeaketa.

4. gaia.–Jarrera behartuak. Haiei lotutako kalteak, dimentsioa. Arrisku honi aurrea hartzeko kudeaketa.

5. gaia.–Goiko gorputz adarren lan errepikakorra. Sortzen diren arriskuak. Esposizio honekin lotutako kalte motak eta haien garrantzia. Arriskuari aurrea hartzeko kudeaketa.

6. gaia.–Eskuzko erremintak. Eskuzko erreminten segurtasuneko eta ergonomiako irizpideak. Hautatzeko irizpideak. Arrisku ohikoenak eta haien kudeaketa.

7. gaia.–Barreneko giroaren kalitatea: hura zehazten duten faktoreak, lotutako arriskuak, haren ebaluazioa, prebentzioa eta kontrola. Ingurumen faktoreak 486/1997 Errege Dekretuan, lantokietako segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ezartzen dituena. Ebaluatzeko eta egokitzeko irizpideak. Ongizate termikoaren ebaluazioa. Zarataren alderdi ergonomikoak eta ebaluazioa.

8. gaia.–Arrisku psikosozialak. Sailkapena. Ebidentzia zientifikoa duten arrisku ereduak, lanaren antolaketarekin lotutakoak. Antolamenduzko arrisku psikosozialen kudeaketa.

9. gaia.–Arrisku psikosozialen ebaluazioa. Baliozkotutako galdetegiak. Teknika kualitatiboak. Aplikatzeko irizpideak.

10. gaia.–Harremanetako arrisku psikosozialak. Indarkeria, bazterkeria. Arriskuan dauden taldeak. Aurrea hartzeko kudeaketa.

11. gaia.–Arrisku psikosozialen ondorioak. Arrisku psikosozialen interakzioak beste arrisku batzuekin.

12. gaia.–Lan denbora. Txandakako lana, gauekoa eta haien ondorioak. Lan baldintzak eta arrisku psikosoziala. Aurrea hartzeko kudeaketa.

13. gaia.–Lan egiten duen populazioaren zahartzea. Lotutako faktore ergonomikoak eta psikosozialak. Aurrea hartzeko kudeaketa.

II. ERANSKINA

Unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

GIDABAIMENA

1664

LEHEND., FUNTZ. PUBL., BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

B

1666

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

B

1667

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

B

71461

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

B

71462

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

B

Iragarkiaren kodea: F1900808