201. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Barañaingo Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuan 5. aldaketa egiteko espedientea, oinarri duena kreditu-gehigarriak gaitzea, “41 23181 48000 “Gizarte larrialdiko dirulaguntzak” partidan Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren ondorioz izandako diru-sarrerekin.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 44. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, eta Barañaingo Udalaren 2019ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 12.ean oinarrituz: diru-sarrera bidezko kredituak: “Nafarroako Gobernuak edo beste administrazio edo partikular batek Udalari dirulaguntzaren bat ematen badio xede jakin baterako, haren onarpenak berak automatikoki ekarriko du gastuen aurrekontuan kreditua gaitzea, zenbateko berarekin eta emandako dirulaguntzaren xede bererako”. Kontuan hartuz, orobat, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluan ezarritako aginduak, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzen da, argitara dadin.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2019ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1912367