173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Desafektazioa, 2. poligonoko 779. lurzatiaren zati batena. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen gehiengo osoz:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Hasiera batean onestea Alesbesko herri-lurren 2. poligonoko 779. lurzatiko A unitatearen 3.517,14 m²-ko desafektazioa, Dehesa alderdian. Bertan zerri gizendegi bat dago egun, hogei urterako irekitzeko lizentzia duena, 1999ko uztailaren 20tik hasita, hogeita hamar urtera luzagarria, baldintza-agiriaren arabera.

Bigarrena.–Lagapen hori arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onestea.

Lagapenaren helburuak edo haiei dagozkien baldintzak desagertu edo betetzen ez badira, lagatako lurrak herri-lur gisa itzuliko dira Alesbesko Udalaren ondarera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua).

Alesbesko Udalak erabakiko du lagapen-hartzaileak lurra lehengoratu behar duen ureztalurretako alor gisa edo, bestela, toki entitatearen jabetzakoak izanen diren lur horietan dauden eraikuntza, instalazio, zoladura eta itxitura elementuak, eta ez da kalte-ordainik emanen edozein dela ere hautatutako aukera.

Honako hauek izanen dira itzultze arrazoiak, besteak beste:

–Lagapen epea amaitzea, eta kasua bada, luzapenak.

–Lagapenaren helburuak desagertzea edo ez betetzea.

–Baldintza-agirian ezarritako betebeharrak ez betetzea.

Toki entitateak administrazio bidea erabiliz eginen du itzultzea, bere ahalmen hertsatzaileez baliatuz, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortu gabe.

Alesbesko Udalak hartuko du lurra itzultzeko erabakia, eta horren berri emanen die lagapen-hartzaileari eta Herri-lurren Atalari. Entzunaldia emanen zaie interesdunei, eta eskatuko zaie zehaztutako epean finka uzteko. Alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko erabakia hartuko da. Behin bide administratiboan irmoa izanik, nahitaezko betearazpenari ekin ahal izanen zaio.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alesbesen, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1911255