173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Informazio batzordeetako burutzen Alkatetzaren eskuordetzea

Ikusirik Cortesko Udalak 2019ko uztailaren 8an egin osoko bilkura berezian hartutako erabakia, haren ondorioz sortu baitira informazio batzorde iraunkorrak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatuarekin bat.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ebazpenaren datatik aitzina eta informazio batzordeek egindako proposamena ikusirik, informazio batzorde iraunkorren burutzak bertako kide diren zinegotzi hauen esku uztea:

–Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurretako Informazio Batzordea: Antonio Alba Baya.

–Industria, Merkataritza, Turismo eta Tokiko Agenda 21eko Informazio Batzordea: Rafaela Vicente Sánchez.

–Hezkuntza, Kultura eta Udal Ondareko Informazio Batzordea: Rosa Martínez Buñuel.

–Jai, Herritarren Partaidetza eta Gardentasuneko Informazio Batzordea: Ana Rosa Martínez Buñuel.

–Kirol eta Gazteriaren Informazio Batzordea: Víctor Royo Sánchez.

–Berdintasun eta Emakume, Gizarte-Ongizate, Osasun eta Immigrazioaren Informazio Batzordea: Víctor Royo Sánchez.

Bigarrena.–Eskuordetza hau denbora mugarik gabe egiten da, eta baliogabetu edo aldatu ahal izateko hura emateko eskatzen diren baldintza berberak beharko ditu, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 114. artikuluaren 2. eta 3. apartatuekin bat. Eskudantzien gaineko eskuordetza eraginkorra izateko, eskuordetzaren hartzaileak onartu beharko du. Nolanahi ere, eskuordetza hori isilbidez onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, erabakia jakinarazten denetik, eskuordetzaren hartzaileak ez badio organo eskuordetza-emaileari berariaz adierazten ezen ez duela eskuordetza onartzen.

Hirugarrena.–Honako udal enplegatu hauek izendatzea informazio batzorde iraunkorretako idazkari, horien bilkuren aktak idatzi beharko baitituzte. Hona hemen:

–Kontuen Batzorde Berezia: Juan Andrés Ramírez Erro.

–Ogasun eta Langileriaren Batzordea: Juan Andrés Ramírez Erro.

–Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurretako Batzordea: Francisco Javier Catalán Ibañez.

–Industria, Merkataritza, Turismo eta Tokiko Agenda 21eko Batzordea: María Laura Escalona Vicente.

–Hezkuntza eta Kultura Batzordea: Jesús Carlos Martínez Asín.

–Jai, Herritarren Partaidetza eta Gardentasuneko Batzordea: María Pilar García Lavega.

–Kirol eta Gazteriaren Batzordea: Luis Morales Cerdán.

–Berdintasun eta Emakume, Gizarte-Ongizate, Osasun eta Immigrazioaren Batzordea: Rosa María Alava Expósito.

–Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumen, Herritarren Segurtasun eta Trafikoko Batzordea: Jesús Litago Zardoya.

–Negoziazio-mahaia: Jesús Litago Zardoya.

Beste langile bat ari bada izendatutako udal langilea ordezkatzen, ulertuko da batzordeko idazkaritzaren esleipena ordezkoari egina dela.

Betiere, Udaleko idazkari Jesús Litago Zardoyak enplegatu guztiak ordezkatzen ahalko ditu batzordeetako idazkari lanetan, bidezkotzat jotzen bada.

Laugarrena.–Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Cortesko Udaleko iragarki-taulan eta Gardentasun Atarian ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2019ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1909980