1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren aldaketa funtsezkoa eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Magnesitas Navarras SA da.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espedientearen kodea | 0001-0225-2019-000004 |
Instalazioa | Magnesita fabrikatzea |
Sailkapena: | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 3., 3.1 |
Abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretua | 3.1.c) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 3.1.c) |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea, | I. eranskina / 4. taldea, h) 4 |
Titularra | Magnesitas Navarras SA |
Kokapena | Orreaga etorbidea, z.g. 27. poligonoa, 102. lurzatia Zubiri |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, huso 30N, X: 621.524,000 eta Y: 4.753.226,000 |
Udalerria | Esteribar |
Proiektua | Errotazioko labe berria, urtean 70.000 tona ekoizteko gaitasunarekin (aldaketa funtsezkoa) |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimenen Bulegoa autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimen Bulegoa Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus) –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz |
Jendaurrean jarritako dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen eraginaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm |
Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Iragarkiaren kodea: F1909658