173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

116/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, eskudantzia batzuen erabilera Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uzten duena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren berezko jarduerak garatzeko behar den dinamismoa lortzeko asmoz, beharrezkotzat jotzen da Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloan kontseilariari dagozkion eskudantziak, hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren funtzionamenduari buruzko otsailaren 24ko 39/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 3. apartatuan aipatzen direnak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloko eskudantziak.

2. Inguruabar hori berariaz aipatu beharko da foru agindu honen ondoriozko eskuordetzearen bitartez luzatzen diren ziurtagirietan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 22an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911207