173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

155/2019 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Txulapaingo eta Atezko (Nafarroa) udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta, zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzen duena.

2019ko maiatzaren 22an, Eduardo Ryan Murua jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, aurretiazko administrazio baimena emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Espedientea: SAT10989 (Erref.: 2019-003 BOSLAN/VG).

–Instalazioaren kokapena: Atetz eta Txulapain.

–Xedea: energia elektrikoaren eskaerari erantzutea eta dauden instalazioak gaurkotzea.

–Ezaugarri teknikoak: goi tentsioko aireko linea, 13,2 kV-ekoa, “Ultzama-Ostitz 2. zirk.” lineako 432. euskarria eta “Ezkaba-Ultzama 1. zirk.” lineako 2213. euskarria lotzen dituena (100A1/S1A eroalea, 1.905 metro luze).

–Aurrekontua: 184.040,43 euro.

I.–Jendaurrean jartzea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2019ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 4koan, eta egun bereko Diario de Navarra egunkarian), eta Atezko eta Txulapaingo udalei ere bidali zitzaizkien, ikusgai jar zitzaten. Ez da alegaziorik jaso.

Espedientean jasota dago Atezko Udalak 2019ko ekainaren 6an emandako txostena (Erreferentzia: 19/297), non eskatzen duen 431. eta 432. euskarriak tokiz aldatzeko. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk adierazi du proiektuan jasotzen dela egungo 432. euskarria beste batekin ordezkatzea, baina ez du jarduketarik aurreikusten 431. eta 432. euskarrien artean dagoen linea elektrikoaren zatian.

Espedientean jasota dago Txulapaingo Udalak 2019ko ekainaren 4an emandako txostena (Erreferentzia: 18/305 (2)). Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk adierazi du ez duela eragozpenik txosten horri buruz.

II.–Ukitutako erakundeak eta enpresak.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko maiatzaren 27ko eta ekainaren 25eko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Zainketa Zerbitzuak 2019ko maiatzaren 4ko dokumentuan (Espedientea: 2019/431222) adierazi zuen “ez dela inolako eragozpenik ikusten aipatu obrak egiteko, betiere baldintza tekniko hauek betetzen badira:

–Galtzada mugatzen duen kanpoko lineatik gutxieneko tarte batera kokatuko dira linearen dorreak edo sostengu-zutabeak (dorre horien adinako altueran eta 18 metrora bederen, eroriz gero, galtzadan kalterik egin ez dezaten).

–Errepidearen plataformaren eta kablerik baxuenaren artean geratu beharreko gutxieneko garaiera ez da inola ere 7 metro baino gutxiagokoa izanen.

Dena dela, sustatzaileak, lanak gauzatu aurretik, dagokion baimena eskatu beharko dio Herri Lan Zuzendaritza Nagusi honi, Nafarroako Errepide Sarearen gaineko ukipenak zein izanen diren azalduz”.

Separata bidali zitzaion Telefónica de España SAUri, txostena eman zezala eskatuz (2019ko maiatzaren 27ko eta ekainaren 25eko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 31ko 336E/2018 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion proiektuari.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura, Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, Telefónica España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Txulapaingo eta Atezko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 13an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1910722