171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

175/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Mikel Irujo Amezaga jauna Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Mikel Irujo Amezaga jauna Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi izendatzea. Izendapenak irailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1910930