163. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen, eta honako hau diote haren xedapenek:

Lehena.–Zinegotziak parte diren Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik honako ordainsari-araubide hau ezartzea:

–Udalaren osoko bilkura: 100 euro zinegotzi eta osoko bilkura bakoitzeko, urtean 14 osoko bilkuraraino, gehienez.

–Informazio batzordeak: 25 euro zinegotzi eta bilkura bakoitzeko, hilean bi bilkuraraino, gehienez.

–Ez da dietarik ordainduko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik.

–Dedikazio esklusiboz edo partzialez aritzen diren udalkideek ez dute dietarik jasoko.

–Horrek guztiak 2019ko ekainaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak (2019an zortzi osoko bilkura egonen dira, gehienez.)

Bigarrena.–Aipatu zenbatekoak hiru hilean behin ordainduko dira, zinegotziek emandako kontu korronteetan.

Hirugarrena.–Gastua onestea Oltza Zendeako Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuko “Udalkideentzako ordainsariak” izeneko 1-9120-2260100 aplikazioaren kargura.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea udal talde politikoetako eledunei eta jendaurrean paratzea, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2019ko uztailaren 29an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1910312