161. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

37E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onesten da hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak susta ditzaten 2019-2020 aldian. DDBN identifikazioa: 466868.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Kirol Zuzendariordetzaren bitartez, esleiturik dituen eginkizunen artean dago mota guztietako kirol jarduerak eta jarduera fisikoak Nafarroako gizarte osoan sustatzea, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez. Kirola Sustatzeko Atalari dagokio kirola sustatzeko programak bultzatu eta sustatzea arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren giza taldeentzat, eta kirolaren eta jarduera fisikoaren programen antolaketa sustatzea, toki entitateen bidez eta helburu nagusi kirola sustatzea eta bizi kalitatea hobetzea dituzten beste entitate batzuen bidez.

Bestalde, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3. artikuluan, helburu batzuk finkatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol arloko politikak bideratzeari begira. Deialdi honek hauek lortu nahi ditu:

a) Erraztasunak ematea pertsona guztiek kirol jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Lehentasuna emanen zaio guztientzako kirola sustatzeari, arreta berezia jarriz aisia betetzeko jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan, kirolean modu jarraituan aritzeko, josteta eta jolaserako eta osasuna hobetzeko.

f) Ahaleginak egitea kirol jardueren praktika Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osora heda dadin.

t) Kirola sustatzea, osasun ohituratako, eta hura bultzatzen duten kirol modu guztiei bulkada ematea.

Helburu hauei dagokienez, Foru Komunitateko kirol administrazioak eskumena dauka programa berariazkoak onesteko helburuok gauzatzeko, baita kirol jarduera sustatzeko ere, laguntzak eta dirulaguntzak emanez. Zentzu berean dihardu Kirolari buruzko Foru Legearen 33a) artikuluak, berariaz esaten baitu kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaileek tratamendu berezia ematen ahal dietela toki entitateei, honako hauek kontuan izanik: baliabideen aprobetxamendu orekatuaren planifikazioa, kokapen geografikoa, populazioa eta toki entitateen antzeko ezaugarri bereziak.

Horrenbestez, foru agindu honen bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak toki entitateen eskura jarritako baliabideak zenbait formulatan gauzatzen dira, zeinek, zuzenean, nafarren osasun fisikoa eta psikikoa hobetu nahi baitute, bai eta haien bizi kalitatea ere, Akordio Programatikoa eta Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia betetzeko.

Deialdi hau urte anitzeko gastu baten espedienteari dagokio, 2020ko ekitaldiari partez baizik ez baitio eragiten. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren martxoaren 13ko 29/2019 Foru Aginduak epe ertaineko programazio ekonomikoa (Urte Anitzeko Esparru Ekonomikoa) onesten du eta Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuak jarraitu behar dituen irizpideak ezartzen ditu Nafarroako Gobernuaren urte anitzeko espedienteak tramitatzeko, 2019-2022 eperako. Foru agindu horrek ezartzen duenarekin bat, aipatu urte anitzeko gastua balorateko txostena egin da.

Horrenbestez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Kultura Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onestea hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko toki proiektuak sustatzeko 2019-2020 aldian.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen direnak, onestea, bai eta gainerako eranskinak ere.

3. Deialdi hori aurrera eramateko, 137.000 euroko gastua baimentzea. Dirua partida hauei egotziko zaie:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5110-4609-336100: Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak

2019

27.000,00

520001-51200-4609-313904: Udalek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak

2019

50.000,00

A50002-A5110-4609-336100: Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak

2020

60.000,00

4. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatu agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bulegoetan.

5. Foru agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

I. ERANSKINA

Oinarriak

1. Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko toki proiektuak sustatzeko 2019-2020 aldian.

Ikastaro-programa eta proiektu horien bitartez erantzuna eman nahi zaie Gobernuko zenbait departamentuk batera gauzatzen duten Navarra Activa/Nafar Aktiboa ekintzaren helburuei, horien bitartez Nafarroan jarduera eta ariketa fisikoa sustatzeko, bai eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere, Akordio Programatikoa eta Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia betetzeko.

1.2. Honako hauek izango dira dirulaguntzaren xede:

1.2.1. Ikastaro-programak, hirugarren adinekoentzako jarduera fisikorako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoarekin nahiz gabe, toki entitateak hala aukeratuta.

1.2.2. Gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoarekin.

1.2.3. Toki proiektuak, jarduera fisikoaren eta osasunaren arlokoak, jarduera fisikoa eta sedentarismoaren prebentzioa sustatzeko helburua dutenak, betiere toki entitateak zuzendutako proiektu horiek nahitaez koordinatuta badaude Osasun Etxearekin. Beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, hala nola oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek.

1.3. Honako hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

–Kirol teknikarientzako prestakuntza jarduerak, hezkuntzaren esparruan edo beste esparru batzuetan garatzen direnak. Honako hauek, esate baterako: kirol teknikarientzako ikastaroak, lehen sorospenetako ikastaroak, etab.

–NKGIren beste deialdi berariazkoago batzuen helburu diren edo horietan jasotzen diren kirol-jarduera fisikoak.

–1.2 oinarrian aipatzen ez diren jarduerak.

2. Xedea.

Dirulaguntza 1.2 oinarrian jasotzen diren jarduerak egitean sortutako defizita hein batean berdintzeko erabiliko da, betiere titulartasuna toki entitateari badagokio eta jarduera horiek 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarte egiten badira.

3. Aurrekontuko kreditua.

3.1. Deialdi honi aurre egiteko, 137.000 euro bideratuko dira helburu horietarako. Dirua partida hauei egotziko zaie:

–77.000 euro, 2019ko uztailaren 1etik azaroaren 30era arte egiten diren ikastaro-programetarako eta toki proiektuetarako, horietatik:

  • 27.000 euro, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura, hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako ikastaro-programetarako.
  • 50.000 euro 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Udalek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak” izeneko 520001-51200-4609-313904 partidaren kargura, ariketa fisikoa sustatzeko udalen proiektuetarako. Zenbateko hori dela-eta, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren maiatzaren 29ko 38/2019 Foru Aginduak agindu zuen Osasuneko kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren 2019ko maiatzaren 21eko Erabakia argitaratzea. Haren bidez batera baimendu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki entitateei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2019ko ekitaldian.

–60.000 euro, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partida ekonomikoaren kargura, 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30era arte egiten diren ikastaro-programetarako eta proiektuetarako.

3.2. Dirulaguntzen deialdi honetarako esleitutako guztirako kreditua honako atal hauetan banatuko da:

3.2.1. Hirugarren adinekoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak.

–47.000 euro (27.000 euro 1. aldian, 2019ko uztailaren 1etik azaroaren 30era arte bitarte, egiten diren ikastaro-programetarako, eta 20.000 euro 2. aldian, 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarte, egiten diren ikastaro edo programetarako).

3.2.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

–90.000 euro (50.000 euro 1. aldian, 2019ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte, egiten diren proiektuetarako, eta 40.000 euro 2. aldian, 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarte, egiten diren proiektuetarako).

3.3. Aurreko edozein ataletan, ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen diru partida agortzen, soberako kopurua gainerako atalean banatuko da.

3.4. Dirulaguntzak ematea, betiere, dagokion ekitaldi ekonomikoan xede honetarako kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean egonen da.

4. Onuradunen betebeharrak.

4.1. Nafarroako toki entitateek eskuratzen ahal dituzte ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzak.

4.2. Deialdi honen barnean sartzen dira kapital osoa udalarena duen merkataritzako sozietate baten bidez kirol jarduerak antolatzen dituzten toki entitateak.

4.3. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

–Dirulaguntzen onuraduna izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea.

–Diruz lagundutako ikastaro-programak eta proiektuak garatu bitartean zenbait lanetan aritzen diren langile horiek ez dute inolako lan-kontratu harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin.

–Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuak –uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatuak–, honako hau ezartzen du: “adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Horretarako, deialdi horri heltzen dion toki entitateak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar du, esaten duena ohiko jarduera fisikoak zuzentzen dituzten eta adingabeekin ohiko harremana duten langileek ziurtagiri hori badutela.

5. Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak dira, bakar-bakarrik, gastu arrunt hauek, diruz laguntzen diren ikastaro-programen eta proiektuen izaerari zuzenean eta zalantzarik gabe lotuak badaude eta diruz lagundutako jarduerak egiteko ezarri den aldiari baldin badagozkio:

–Kirol teknikariaren edo monitoreen soldatak eta gizarte segurantzako gastuak. Beren lanaldiaren barrenean ikastaro-programan eta/edo proiektuan ematen duten denborari dagokion gastua egotziko da.

–Ikastaro-programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko, kirol kudeaketarako enpresekin sinatzen diren aholkularitza teknikorako kontratuen gastuak, edo langile autonomoekin sinatzen diren kontratuenak.

–Aseguru polizak.

–Garraio antolatua parte hartzen dutenentzat.

–Ikastaro-programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko kirol material suntsigarria.

–Ikastaro-programa eta/edo proiektua sare sozialetan, mugikorretako aplikazioetan, webean eta abarretan zabaldu eta haren berri ematea.

–Beste gastu berariazko batzuk (jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak soilik).

6. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

6.1. Dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2019ko irailaren 23an bukatuko da.

6.2. Dirulaguntzetarako eskaerak eta justifikaziorako agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaeran adierazi beharko da jakinarazpenak baliabide telematikoen bidez jaso nahi direla, eta, horretarako, gaitutako helbide elektroniko bat eduki beharko da, 17. oinarrian ezarritako moduan lortuko dena.

6.3. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Dirulaguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

7. Toki entitateek aurkeztu beharreko hasierako dokumentazioa.

Laguntzak eskatzeko hasierako dokumentazioa honako hau da, eta dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta aurkeztuko dira, zein bere izenarekin, diruz lagundu beharreko ikastaro-programetarako eta/edo proiektuetarako prestatutako ereduekin bat:

7.1. Jarduera fisikoko ikastaro-programak hirugarren adinekoentzat eta ikastaro-programak gaixo kronikoentzat:

7.1.1. Dirulaguntzaren eskabidea (II. eranskina).

7.1.2. Jardueraren deskribapena (III. eranskina-1. fitxa, bat talde bakoitzeko), hau adierazita:

–Adierazi Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoarekin nahiz gabe egin den.

–Ikastaro-Programaren izena.

–Zein instalaziotan eginen den.

–Noiz hasi eta noiz bukatuko den.

–Saioak (egunak, ordutegiak,...).

–Parte-hartzaileen/taldeen kopurua. Sexuaren arabera bereizita.

–Monitorearen datuak (izena, tituluak...).

–Toki entitateak antolatutako jarduera eta modalitatea.

–Taldearen ibilbidea (zein urtetan hasi ziren).

Fitxari erantsi behar zaizkio irakatsitako jarduerarekin lotura duten monitoreen titulazioa eta esperientziaren eta prestakuntzaren ziurtagiriak.

7.1.3. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua (talde guztiena) aldi bakoitzerako (III. eraskina.2. fitxa).

–1. aldian ikastaro-programa hasi eta 2019ko azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak sartuko dira.

–2. aldian 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30era egotzitakoak.

7.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

7.2.1. Dirulaguntzaren eskabidea (II. eranskina).

7.2.2. Proiektua deskribatzen duten ezaugarriak, honakoak zehaztuta (gehienez ere 10 folio bi aldeetatik):

a.1) Justifikazioa.

a.2) Helburu orokor eta berariazkoak.

a.3) Garapen faseak eta ebaluazioa.

a.4) Tokiko sareko eragileak, esku hartzen dutenak, eta haien koordinazioa.

a.5) Proiektuan esku hartzen duten teknikariak: izen-abizenak, adina eta bakoitzak ematen duen jarduerarekin lotutako titulazio berariazkoa.

a.6) Proiektua garatzeko kirol instalazioak.

a.7) Zabalkunde plana: proiektuaren publizitaterako aukeratutako guneak eta moduak ezartzea.

Zabalkunderako plan horrek bermatuko du euskara komunikazio guztietan agertzen dela (paperak, inskripzio-orriak, kartelak, hedatzeko baliabideak, megafonia eta publizitate leloak), Nafarroako Administrazio Publikoetan Nafarroako bertako hizkuntzen erabilera arautzen duen indarreko araudiari eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuari jarraituz, pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko; halaber, hizkuntza inklusiboaren erabilera bermatuko du, Nafarroako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzeko azaroaren 28ko 33/2002 Foru Legearen 1.1.c) artikulua oinarri hartuta: “Generoaren ikuspegia txertatzea administrazioaren jarduketa guztietan”.

7.2.3. Proiektuaren alderdi ekonomikoak: diru-sarreren eta gastuen guztirako aurrekontua, aldi bakoitzaren arabera xehakatuta. (III. eranskina. 2. fitxa).

Lehendabiziko aldian, 2018ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak sartuko dira.

–Bigarren aldian, 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30era egotzitakoak.

Honakoak erantsi beharko dira bai ikastaro-programetarako bai proiektuetarako:

7.3. Toki entitateko idazkariak egin eta alkate-udalburuak ikus-onetsitako ziurtagiri bat, IV. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan toki entitatearen gaineko honako alderdi hauek frogatu beharko dira.

7.3.1. Toki entitateak ez duela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude.

7.3.2. 16.1. oinarrian ezarritakoa gertatu ezean, entitate onuradunak ez duela gardentasunaren gaineko betebeharrik, deusetan galarazi gabe deialdia kudeatzen duen unitateari egiaztapenak eta ikuskapenak egiteko esleitu zaizkion ahalmenak.

7.3.3. Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak dituela dioena, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren ziurtagiria, bere zerga betebeharrak eguneratuak dituela dioena.

Ez da Gizarte Segurantzaren eta Ogasunaren ziurtagiririk aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada NKGIk egiaztapen hori zuzenean egiteko. NKGIri baimen hori ematen ez bazaio, bi ziurtagiri horiek nahitaez erantsi beharko dira.

8. Diruz lagundutako ikastaro-programen eta proiektuen oinarrizko alderdiak.

8.1. Jarduera fisikoaren ikastaro-programak hirugarren adinekoentzat.

Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izanen da baldintza hauek betetzea:

A) Parte-hartzaile guztiak 60 urtetik gorakoak izanen dira.

B) Taldeek 8 pertsona izanen dituzte gutxienez eta 25 gehienez.

Baldin eta toki entitate batek aurkezten badu A eta B ataletan ezarritako mugak betetzen ez dituen talderen bat, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari txostena bidali beharko dio arrazoiak azalduz; balorazio batzordeak horiek aztertu, eta onartzen al dituen adieraziko du.

C) Gutxieneko iraupena 8 hilabetekoa izanen da, eta irailean, urrian edo azaroan hasi beharko da. Gutxieneko maiztasuna astean 2 saiokoa izanen da, salbu eta Eguberrietako eta Aste Santuko oporretako asteetan (gehienez ere 3 aste guztira), edo aste barruan jaiegunak direnean.

D) Monitore guztiek berariazko prestakuntza eta esperientzia izan behar dute helduaroan egiteko jarduera fisikoari dagokionez. (Hasierako dokumentazioan frogatuko da).

E) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoa duten ikastaro-programetan honakoa hartu beharko da kontuan:

1.–Monitoreek egina izan beharko dute Nafarroako Kirolaren eta gazteriaren Institutuak antolatutako “Hirugarren Adinekoentzako Jarduera Fisikoa” izeneko ikastaroa, 35 ordukoa, edo dirulaguntza eskaera egin eta 9 hilabeteko epean egiteko konpromisoa hartu; edo, bestela, prestakuntza teoriko eta praktiko baliokidea, behar bezala frogatua.

2.–Monitore guztiek parte hartu behar dute, 2019ko urritik 2020ko maiatzera bitarte, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak helduaroan egiteko jarduera fisikora begira antolatutako berariazko prestakuntza edo eguneratze ikastaro edo jardunaldi batean. Ikastaro edo jardunaldi horren iraupena 2 ordutik 6 ordura bitartekoa izanen da.

3.–Ikastaroa edo programa hasi aitzin, parte-hartzaile guztien osasun egoeraren gaineko balorazioa egin beharko da (I. eta II. galdetegi ereduak). Kasuan kasuko monitorea arduratuko da horretaz.

4.–Ikastaro-programa hasi aurretik eta amaitu aurretik monitore arduradunak parte-hartzaile guztien egoera fisikoaren balorazio testak egin, eta datu antropometrikoak (luzera, pisua eta GMIa) bildu beharko ditu, eta saio guztietako asistentzia ere jasoko du.

5.–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak eredu hauek emanen ditu: I. eta II. galdetegiak, egoera fisikoaren balorazio testak eta jarduera amaierako memoria laburra. Horiek aurkezteko epeak ere ezarriko ditu. Epe horiek nahitaez bete beharko dira dirulaguntza jasotzeko.

6.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak amaierako txosten bat emanen die toki entitateei, eta bertan jasoko dira egindako jarduketak eta laguntza teknikoak lortutako balorazioak.

7.–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak aholkularitza teknikoa emanen du eskatzen diren gai guztietan, online edo bertatik bertara.

8.2. Jarduera fisikoaren ikastaro-programak gaixo kronikoentzat.

Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izanen da baldintza hauek betetzea:

A) Taldeek 5 pertsona izanen dituzte gutxienez eta 15 gehienez.

B) Ez dago adin-mugarik.

C) Gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izanen da (12 aste), eta gutxieneko maiztasuna 2 saio asteko, salbu eta Eguberrietako eta Aste Santuko oporretako asteetan (gehienez ere 3 aste guztira), edo aste barruan jaiegunak direnean.

D) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoa derrigorrezkoa izanen da talde hauetan.

E) Monitore guztiek alderdi hauek bete beharko dituzte:

1.–Egina izatea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatutako “Gaixotasun Kronikoa dutenentzako Jarduera Fisikoa” izeneko ikastaroa, 60 ordukoa, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den “Ariketa Fisikoaren eta Osasunaren arloko espezialista (edo aditu) ikastaroa”, 132 ordukoa; edo, bestela, prestakuntza teoriko eta praktiko baliokidea, behar bezala frogatua.

2.–2019ko urritik 2020ko maiatzera bitarte monitore guztiek parte hartu behar dute Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak antolatutako ikastaro edo jardunaldi berariazko batean, gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren arloko prestakuntza-eguneratzekoan. Ikastaro edo jardunaldi horren iraupena 2 ordutik 6 ordura bitartekoa izanen da.

3.–Ikastaroa edo programa hasi aitzin, parte-hartzaile guztien osasun egoeraren gaineko balorazioa egin beharko da (I. eta II. galdetegi ereduak). Kasuan kasuko monitorea arduratuko da horretaz.

4.–Ikastaro-programa hasi aurretik eta amaitu aurretik monitore arduradunak parte-hartzaile guztien egoera fisikoaren balorazio testak egin, eta datu antropometrikoak (luzera, pisua eta GMIa) bildu beharko ditu, eta saio guztietako asistentzia ere jasoko du.

F) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak eredu hauek emanen ditu: I. eta II. galdetegiak, egoera fisikoaren balorazio testak eta jarduera amaierako memoria laburra. Horiek aurkezteko epeak ere ezarriko ditu.

Epe horiek nahitaez bete beharko dira dirulaguntza jasotzeko.

G) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak aholkularitza teknikoa emanen du eskatzen diren gai guztietan, online edo bertatik bertara.

H) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak amaierako txosten bat emanen die talde guztiei, eta bertan jasoko dira egindako jarduketak eta laguntza teknikoak lortutako balorazioak.

8.3. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak.

A) Proiektu hauen helburua izanen da jarduera fisikoa txertatzea, bizimodu osasuntsua eta osasungarria sustatzeko tresna baliagarria izateko, pertsonen gaitasun funtzionala mantendu eta areagotzeko, bereziki helduaroan, bizi kalitatea hobetzeko ahal den denbora gehien.

B) Gizon-emakumeentzat bizimodu aktiboak dituen onurak sustatu, eta sentsibilizazioa eginen da horren inguruan, ariketa fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuei atxikitzea areagotzeko.

C) Toki entitateak zuzentzen dituen proiektu guztiak Osasun Zentroarekin koordinatu beharko dira, eta beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek, kasu.

D) Proiektuak populazio osoari zuzenduko zaizkio, haurtzarotik hasita zahartzarora bitarte, baina bereziki, 60 urtez gorakoei. Horrez gain, osasuntsu daudenak nahiz gaixoak sartuko dira, eta gaixoen kasuan osasun etxeetako profesionalek aginduko diete jarduera fisikoan aritzea.

E) Jarduera fisikoan aritzea agindu ondoren hautatuko du gaixoak jarduera.

F) Jarduerak programatu, planifikatu, koordinatu eta kontrolatzeko ardura izanen duten kirol arduradunek Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu edo lizentzia titulua izan beharko dute. Jarduera horiek osatuko dute proiektuaren eduki praktikoa.

G) Proiektuak toki entitate onuradunaren instalazioetan eginen dira, bai eta entitateak horretarako erabili nahi dituen instalazioetan ere.

9. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta balorazio prozedura.

9.1. Jarduera fisikoaren arloko ikastaro- programak hirugarren adinekoentzat eta gaixo kronikoentzat:

9.1.1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ikastaro-programak finantzatuko ditu aurrekontuetan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.1.2. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza daukaten hirugarren adinekoentzako jarduera fisikoaren taldeek %30eko dirulaguntza gehiago edukiko dute aholkularitzarik ez daukatenek baino.

9.1.3. Gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren taldeek %50eko dirulaguntza gehiago edukiko dute Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza teknikorik ez daukaten hirugarren adineko taldeek baino.

9.1.4. Toki entitate bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, entitate bakoitzak aurkezten duen talde-kopurua bider puntuaren balioa eginen da, eta kasu bakoitzean behar diren ehunekoak aplikatuko dira. Aldi bakoitzean, puntuaren balioa zein den jakiteko, formula hauek aplikatuko dira:

–Lehen aldia: Puntuaren balioa = 27.000 euro / Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitzarik ez daukaten hirugarren adinekoen talde-kopurua + (1,3 x Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza daukaten hirugarren adinekoen talde-kopurua) + (1,5 x gaixo kronikoen talde-kopurua).

–Bigarren aldia: Puntuaren balioa = 20.000 euro / Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitzarik ez daukaten hirugarren adinekoen talde-kopurua + (1,3 x Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza daukaten hirugarren adinekoen talde-kopurua) + (1,5 x gaixo kronikoen talde-kopurua).

9.1.5. Puntuaren balioa kalkulatu eta gero, eta diruz lagundutako entitate bakoitzari dagokion zenbatekoa esleitu eta gero, dagoen partida ekonomikoa agortu ez bada, soberako kopurua jarduera fisiko eta osasunaren tokiko proiektuei pasatuko zaie.

9.1.6. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko ikastaro-programaren edo proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada gehiegizko finantzazioa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

9.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

9.2.1. Jarraian, balorazio irizpideak zehaztu dira, zein bere ponderazioarekin, eta, hartara, lehentasun-hurrenkera bat ezartzen ahalko da:

a) Jarduera fisikoa biztanleen artean sustatzeari dagokionez proiektuak duen egokitasuna edo garrantzia: gehienez ere 30 puntu.

  • Justifikazioa, helburuak.
  • Garapen faseak.
  • Ebaluazio proposamena.

b) Proiektua idaztean genero ikuspegia kontuan hartzea, hizkeraren erabilerari dagokionez, 5 punturekin balioetsiko da.

c) Tokiko sarea osatzen duten eragileen kopurua eta inplikazio maila: 10 puntu gehienez.

d) Toki entitateak hitzarmen edo akordio bat izenpetuta baldin badu eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroarekin, bi aldeen konpromisoak jasotzen dituena, diruz lagundu beharreko proiektua behar bezala garatzeko (instalazioak, langileak, zerbitzuak, eginkizunak, etab.: 10 puntu (Atxiki dokumentu hori).

e) Arreta berezia desberdintasun sozioekonomikoei eta generokoei: 10 puntu gehienez.

Laguntzak ematen ahal zaizkie, soilik, 30 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuei.

9.2.2. Proiektu bakoitzari emanen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko prozedura hau erabiliko da:

A) Aurkeztutako eskaerak alderatu eta haien artean lehentasun-ordena ezarriko da, proiektuen alderdi funtsezkoen arabera, 8.3 oinarrian ezartzen denarekin bat.

B) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak proiektu bakoitza finantzatzen ahalko du, aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.2.3. Kasuan kasuko dirulaguntza kalkulatzeko, eskaerak guztira lortutako puntuazioa puntu baten balioarekin biderkatuko da, 9.2.1 atalean agertzen den baremoa aplikatuz. Puntu baten balioa ateratzeko, eragiketa hau eginen da: guztira dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztien guztirako puntuazioen batura.

9.2.4. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko ikastaro-programaren edo proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada gehiegizko finantzazioa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

10. Antolamendua eta instrukzioa.

Deialdi honetako laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eta aurkeztutako eskaerak konparatuz, haien artean lehentasun-ordena ezartzeko, deialdia zenbat bloketan zatitzen den, bloke horietako bakoitzean.

Dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetza izanen da.

11. Ebazpenak.

11.1. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta hiru hilabeteko epean argitaratuko da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Era berean, halakorik dagoenean, eskaeraren baten ezespenari buruz ebatzi beharko da, berariaz adieraziz ezespenaren arrazoia (baita ezespena aurrekonturik ez dagoelako gertatzen denean ere).

11.2. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, interesdunek beren eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

11.3. Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, naziokoek nahiz nazioartekoek, ematen dituzten bestelako dirulaguntzekin. Nolanahi ere, horien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du inola ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

11.4. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntzak emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere dirulaguntzak emateko.

12. Frogagiriak.

Frogagiriak eskaneatuta aurkeztuko dira bi epealditan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Agiriak bereizita aurkeztuko dira, eta beren izenaren bidez behar bezala identifikatuta egonen dira:

12.1. Jarduera fisikoaren ikastaro-programak hirugarren adinekoentzat eta gaixo kronikoentzat.

12.1.a) 1. aldia: 2019ko abenduaren 5era arte, hasi eta 2019ko azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako ikastaro-programengatik:

1.–Dokumentazio teknikoa:

–Talde bakoitzaren datu orokorrak (V. eranskina. 1. fitxa, bat talde bakoitzeko):

–Talde bakoitzean parte hartu dutenen zerrenda.

–Dokumentazio horrekin batera, Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak Kirola Sustatzeko Atalari txosten bat emanen dio, toki entitate bakoitzak 8.1 eta 8.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa eman diola ziurtatzeko, honakoa jasotzen duena: osasun balorazioa, egoera fisikoaren hasierako balorazioaren testa, datu antropometrikoak eta asistentzia orriak.

2.–Dokumentazio ekonomikoa.

2.1.–Dirulaguntzaren xede izanik, 1. aldian ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda zehatz eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek jasoko dira: hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta data, kontzeptua eta zenbatekoa (V. eranskina. 2. fitxa).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean eta zenbaki berarekin aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren faktura eta ordainagiri horien ordez, toki entitateko idazkariak sinatutako eta alkate-udalburuak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla egiaztatzen duena.

2.2–Ikastaro-programaren diru-sarrera eta gastu guztien zerrenda (V. eranskina. 3. fitxa).

Langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki entitateak frogatu beharko du 1. epealdiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak 2019ko abenduaren 31 baino lehen ordaindu dituela Ogasunean. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2020ko otsailaren 15a baino lehen.

2.3.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia (VI. eranskina).

12.1.b) 2. aldia: 2020ko uztailaren 24ra arte, 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30a bitarte egindako eta diruz lagundutako ikastaro-programengatik.

1.–Dokumentazio teknikoa.

–Talde bakoitzaren datu orokorrak (V. eranskina. 1. fitxa, bat talde bakoitzeko).

–Memoria, parte-hartzaileen zerrenda jasotzen duena, sexuen arabera zehaztuta, bai eta balorazio tekniko bat ere, ikastaro-programan hobetu beharrekoak adierazita.

–Dokumentazio horrekin batera, Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak Kirola Sustatzeko Atalari txosten bat emanen dio, toki entitate bakoitzak 8.1 eta 8.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu duela ziurtatzeko, honakoa jasotzen duena: monitoreen asistentzia prestakuntza ikastaroetan, egoera fisikoaren amaierako balorazioaren testa, datu antropometrikoak eta asistentzia orriak.

2.–Dokumentazio ekonomikoa.

2.1.–Dirulaguntzaren xede izanik, 2. aldian ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda zehatz eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Honako hauek jasoko dira: hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta data, kontzeptua eta zenbatekoa (V. eranskina. 2. fitxa).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean eta zenbaki berarekin aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren faktura eta ordainagiri horien ordez, toki entitateko idazkariak sinatutako eta alkate-udalburuak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla egiaztatzen duena.

Aski krediturik baldin badago, aldi honetan sartzen ahalko dira 1. aldiko gastuak, kasuan kasuko justifikazio kontuan sartu ez zirenak.

2.2.–Jarduera arrunten diru-sarrera eta gastu guztien zerrenda (V. eranskina. 3. fitxa).

Langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki entitateak frogatu beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

2.3.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia (VI. eranskina).

Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela bere eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

12.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak.

12.2.a) 1. aldia: 2019ko abenduaren 5era arte, 2019ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuengatik:

1.–Dokumentazio ekonomikoa:

1.1.–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta data, kontzeptua eta zenbatekoa jasoko dira (V. eranskina. 2. fitxa).

Jatorrizko fakturak (edo kopia konpultsatuak edo erkatuak) ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainketaren ziurtagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak, eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzeko.

Fakturen eta ziurtagirien dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla frogatzen duena.

1.2.–Jarduera arrunten diru-sarrera eta gastu guztien zerrenda (V. eranskina. 3. fitxa). Aurkeztutako diru-sarreren zerrendak bat eginen du aldi horretan egin beharreko jarduerekin, eta, beste entitate batzuen dirulaguntzen kasuan, diru-sarrerak proportzionalak izanen dira 2019ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarteko aldiarekin.

Langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki entitateak frogatu beharko du 1. epealdiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak 2019ko abenduaren 31 baino lehen ordaindu dituela Ogasunean. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2020ko otsailaren 15a baino lehen.

1.3.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia (VI. eranskina).

12.2.b) 2. aldia: 2020ko uztailaren 24ra arte, 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuengatik.

12.2.b) 1.–Dokumentazio teknikoa:

  • Proiektuaren funtzionamenduaren deskribapen orokorra.
  • Proiektuaren helburu orokorrak eta berariazkoak noraino bete diren zehaztea.
  • Parte-hartzaileen kopurua, guztira (sexuaren eta adinaren arabera zehaztuta).
  • Esku-hartu duten teknikariak.
  • Proiektuaren informazio eta zabalkunderako plana.
  • Proiektuko ebaluazioaren emaitzak.

12.2.b) 2.–Dokumentazio ekonomikoa:

–Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta data, kontzeptua eta zenbatekoa jasoko dira (V. eranskina. 2. fitxa).

Jatorrizko fakturak (edo kopia konpultsatuak edo erkatuak) ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainketaren ziurtagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak, eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzeko.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren fakturen eta ziurtagirien dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla frogatzen duena.

Aski krediturik baldin badago, aldi honetan sartzen ahalko dira 1. aldiko gastuak, kasuan kasuko justifikazio kontuan sartu ez zirenak.

–Proiektuaren diru-sarrera eta gastu guztien zerrenda (V. eranskina. 3. fitxa). Aurkeztutako diru-sarreren zerrendak bat eginen du aldi horretan egin beharreko jarduerekin, eta, beste entitate batzuen dirulaguntzen kasuan, diru-sarrerak proportzionalak izanen dira 2019ko abenduaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarteko aldiarekin.

Langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki entitateak frogatu beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia (VI. eranskina).

Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela bere eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

13. Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epea.

13.1. Frogagiriak aurkeztu ondoan emanen da ordaintzeko ebazpena, 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

13.2. Ematen den dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena onetsi eta bi hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

14. Betebeharrak.

14.1. Dirulaguntzen onuradun diren toki entitateek adierazten zaizkien xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, haien aplikazioa agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

14.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute.

14.3. Deialdi honen xede diren ikastaro-programa eta proiektu guztien publizitatean agertu beharko da Nafarroako Gobernuaren lankidetza. Horretarako, karteletan, esku-orrietan, diruz lagundutako jarduera gauzatzen den instalazioetan eta abarretan Nafarroako Gobernuaren irudi korporatiboa eta Zahartzaro Aktibo eta Osasungarriaren Estrategiaren irudia erakutsi beharko da.

14.4. Dirulaguntzaren onuradunak diren toki entitateek, diruz lagundutako proiektuarekin zerikusia duen aurkezpen edo ekitaldi (argazkia, prentsaurrekoa) bat egiten badute, horren berri eman beharko diote Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari, baita gonbidapena egin ere.

14.5. Onuradunek Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari emanen dizkiote ikastaro-programa eta proiektuekin zerikusia duen jendaurreko edozein ekintza (prentsa oharrak, aurkezpenak...).

Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena ematen den unean, onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.

14.6. Egiaztatu eta kontrolatzeko lanak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatu bezala.

14.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

14.8. Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuak –uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatuak–, honako hau ezartzen du: “adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Diruz lagundutako ikastaro-programetan eta proiektuetan parte hartzen duten toki entitateek egiaztatu behar dute ziurtagiri hori.

15. Ez-betetzeak.

15.1. Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea ekarriko du berekin, jasotako dirua itzuli beharra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta aurrerantzean helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea ere izan dezake ondorio, antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.

15.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

16. Gardentasun betebeharrak.

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, ftoki entitateek dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoaren bitartez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horretan arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

Aitorpen eredua eta aginduzko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/, edo dirulaguntza hau kudeatzen duen Kirolaren Zuzendariordetzaren bidez.

17. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

17.1. Laguntzen eskabidea eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (http://www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

17.2. Deialdi honen prozeduraren barruan egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira entitate eskatzaileen helbide elektroniko gaituaren (HEG) bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbidean (http://notificaciones.060.es) eskuratu daiteke HEGa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

18. Azpikontratazioa.

18.1. Toki entitate onuradunek diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako.

18.2. Ez da inola ere azpikontraturik eginen, horrek diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen badu eta proiektuari ezer berririk eransten ez badio.

18.3. Kontratistek toki entitate onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa.

Toki entitate onuradunek hirugarrenekin ituntzen duten jardueran errespetatu egin beharko dira dirulaguntzari buruzko araudian ezarritako mugak, dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta toki entitate onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

18.4. Entitate onuradunak ezin du inolaz ere hitzartu diruz lagundutako jarduera osoa edo zati bat gauzatzea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7. artikuluan adierazitako pertsonekin.

19. Datu pertsonalak babestea.

Deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz sortzen den datu pertsonalen tratamendua Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorraren, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudiaren mende eginen da. Deialdi honen VII. eranskinean datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen da.

20. Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien eta aplikazio egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete toki administrazioek, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, ukatu gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

21. Aplikatzekoa den legedia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

II. ERANSKINA

Toki entitateen eskaera 2019-2020.

III. ERANSKINA

1. fitxa. Jardueraren ikastaro-programa.

2. fitxa. Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua.

IV. ERANSKINA

Toki entitateen ziurtagiria 2019-2020.

V. ERANSKINA

Frogagiri ekonomikoak

1. fitxa. Taldearen datu orokorrak.

2. fitxa. Ordaindutako fakturen zerrenda.

3. fitxa. Diru-sarreren eta gastuen zerrenda.

VI. ERANSKINA

Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia.

VII. ERANSKINA

Datu pertsonalak babestearen gaineko oinarrizko informazioa.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1909768