160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udalkideen ordainsariak

Lakuntzako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

Ikusirik 18/2017 Foru Legea, abenduaren 27koa, Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena, 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, osoko bilkuran Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:

Lehena.–Alkateak dedikazio osoa izatea onestea.

Bigarrena.–Alkateak lanaldi osoa izanen du, hau da, 36,66 ordu astean. Bestalde, 29.190 euroko soldata gordina jasoko du urtean, hamabi hilabetetan banatua, eta aparteko bi paga, 2.085 euro gordinekoa bakoitza. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea. Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira KPIren igoeraren arabera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.

Laugarrena.–Dedikaziorik ez duten gainerako hautetsiek zenbateko hauek jasoko dituzte Osoko Bilkuretara joateagatik:

–Osoko Bilkuretara joatea: 75 euro (hirurogeita hamabost euro) osoko bilkura bakoitzean agertzeagatik; urtean 900 euro, gehienez ere.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

Hurrengo urteetan, zenbateko horiek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Bosgarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Lakuntzan, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1909821