160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ergoienako Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen udalkideendako ondoko ordainsariak eta bilkura sariak ezartzea, 2019-2023ko legealdirako:

Jarduera partzialeko dedikazioaren araubidea onestea Emeterio Senar Elsorendako, Udalak, 2019ko ekainaren 15eko osoko bilkuran, alkate izendatu baitzuen.

Ordainsari gordina, 12.633,60 euro izanen da guztira. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.

Gainerako udalkideek dietak hartuko dituzte Udaleko kide anitzeko organoetara agertzeagatik, nor berera betiere, egun diren baldintza beretan: osoko bilkuretara joateagatik: 65,00 euro.

Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Ergoienan, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L1909655