160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatua, onesten da, 10 boto aldeko dituela, PSOE, NAVARRA SUMA eta CETenak, eta CIC-EH BILDUren abstentzioarekin:

ERABAKIA:

Lehena.–Udalbatzako kideen ordainsari edo bilkura sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza: Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik,11:00etatik 15:00etara bitarteko gutxieneko beharrezko dedikazioarekin, 13.415 euro gordin ordainduko ditu urtean, eta bere gain hartuko du Gizarte Segurantzako enpresa kuota; horiek hilero pagatuko dira, behar diren kenkariak eginda. Titularrari ez zaio zenbatekorik deskontatuko, alkateordeek egiten dituzten ordezkapenengatik, ezta azken hauei ordainsaririk pagatuko ere kontzeptu horrengatik. Ordainsariak jasotzea karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, bateraezina da kide anitzeko organoen bilkura-sariak biltzearekin.

–Gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 60 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko; hiruhilekoetan pagatuko dira. Udalbatzako kide batek bilkura-sariak kobratu nahi baditu, espresuki adierazi beharko dute Udaleko Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztuta.

Bigarrena.–Erabakitzea udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.–Gastua baimentzea, indarra duen aurrekontuko partida hauen kontura: 1-9120-10000 Udalbatzako kideen ordainsariak; 1-9120-23100 Udalbatzako kideen ordezkapen gastuak; eta 1-2110-1600000 Gizarte Segurantzako kuotak.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ediktuen taulan eta Udalaren gardentasun atarian argitaratzea.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da erabaki dena bete beharrez.

Cortesen, 2019ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1909435