160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio esklusiboaren
eta partzialaren araubidea

Udalkideek beren kargua dedikazio esklusibo edo partzialean betetzeagatik jaso beharreko ordainsarien gainean udalburuak egin proposamena ikusirik,

Kontuan harturik erabaki honek sorrarazi duen gastuari buruz Udal Kontu-hartzailetzak 2019ko uztailaren 11n eman txostena, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75 bis eta 75 ter artikuluen, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. eta hurrengo artikuluen, eta sektore publikoko ordainsariei buruzko premiazko neurriak onesten dituen Errege Lege Dekretuaren 18. artikuluaren edukia,

Kontuan harturik Barne Araubideari buruzko Informazio Batzordeak 2019ko uztailaren 17an eman irizpena,

ERABAKITZEN DA:

1. Xedatzea Oscar Bea Trincadok dedikazio partzialeko araubidean beteko duela alkate kargua. Gutxienez, lanaldiaren %90ean aritu beharko du, eta 34.200 euro gordin jasoko ditu urtean. Cintruenigoko Udalak bere gain hartuko ditu dagozkion enpresa-kuotak. Horrek guztiak Osoko Bilkurak erabaki hau hartu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.

2. Xedatzea Casto Alvero González dedikazio partzialeko araubidean beteko duela lehen alkateorde kargua. Gutxienez, lanaldiaren %10ean aritu beharko du, eta 3.800 euro gordin jasoko ditu urtean. Cintruenigoko Udalak bere gain hartuko ditu dagozkion enpresa-kuotak. Horrek guztiak Osoko Bilkurak erabaki hau hartu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.

3. Dedikazio partziala duten karguentzat ezarritako ordainsariak urtean behin berrikusiko dira Udalaren zerbitzuan ari diren langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

4. Udalkideei konpentsazioak ordaintzea kargua betetzeagatik izandako gastuengatik. Aurretik, justifikatu eta baimendu beharko dira.

5. Indargabetzea Cintruenigoko Udalak 2015eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran ordainsariak ezartzeko hartutako erabakia.

6. Erabaki hau jakinaraztea Alkatetzari, lehen alkateordeari eta Kontu-hartzailetzari, espedientean txertatzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki-taulan argitaratzea.

Cintruenigon, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1910105