160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Informazio batzorde iraunkorretako burutzaren eskuordetza

Informazio batzorde iraunkorrak eratzeko Oltza Zendeako Udalak 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian hartutako erabakia ikusirik, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatuarekin bat,

Kontuan harturik 2019ko uztailaren 15ean informazio batzorde iraunkorrak eratzeko bilkurak egin zirela eta, hala zegokionean, nor arituko den batzordeburu aukeratu zela, betiere Alkatetzak eskuordetuta,

Informazio Batzorde iraunkor ezberdinen burutza eskuordetzeko aurkeztutako proposamenak aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehena: ebazpen honen datatik aurrera eta Informazio batzordeek egindako proposamenekin bat, jarraian aipatzen diren informazio batzorde iraunkorren burutza honako zinegotzi batzordekide hauei eskuordetzea:

–Hirigintza, Ekologia eta Ingurumeneko Informazio Batzordea: Amaia López de Ipiña Aldaba.

–Kultura, Euskara, Kirol, Gazteria eta Bestetako Batzordea: María Isabel Blanco Álvarez.

–Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Informazio Batzordea: Esperanza Ezcaray Aranguren.

Bigarrena: eskuordetza honek ez du denbora-mugarik izanen, eta bertan behera uzteko edo aldatzeko, eskuordetza emateko eskatutako formalitate berak bete beharko dira, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 114. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat. Eskudantzien eskuordetza eraginkorra izateko, eskuordetzaren hartzaileak onartu beharko du. Hala ere, eskuordetza isilbidez onartu dela ulertuko da, baldin eta hiru egun balioduneko epean, erabakia jakinarazten denetik, hartzaileak ez badio organo eskuordetzaileari berariaz adierazten ez duela eskuordetza onartzen.

Hirugarrena: Informazio Batzorde iraunkorretako idazkariek batzordearen bilkuren aktak idatzi beharko dituzte. Idazkariak honako udal enplegatu hauek izanen dira:

–Ogasun, Langileria, Erosketa eta Mantentze-lanetako Informazio Batzordea: Raquel Albéniz Martínez de Lizarrondo.

–Hirigintza, Ekologia eta Ingurumeneko Informazio Batzordea: Nagore San Martín Montón.

–Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Informazio Batzordea: Amaya Satrustegui Aldaz.

–Kultura, Euskara, Kirol, Gazteria eta Bestetako Batzordea: Jon Karlos Castañares Larrea.

–Kontuen Batzorde Berezia: Jon Ander Mendinueta Ochotorena.

Beste langile batek izendaturiko udal langilea ordezkatuko balu, ulertuko da ordezkoari dagokiola izendapena.

Edozein kasutan, Jon Ander Mendinueta Ochotorena Udaleko idazkaria enplegatu guztiak ordezten ahalko ditu Batzordeko idazkari lanetan, hala dagokiola irizten zaionean.

Laugarrena: ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena: ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta haren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke: berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Oltza Zendean, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1909747