160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Finkatzea honako dedikazio araubidea:

Karguak dedikazio partzialean gauzatuko dituzte honako hauek:

–Alkate-udalburua: Moisés Garjón Villanueva.

Bigarrena.–Ordainsarien honako araubidea ezartzea, urteko zenbateko gordinak, hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak direla kontuan hartuta:

–14.284,52 euro alkate udalburuaren karguari, hau da, Moisés Garjón Villanuevari, dagozkio.

Hurrengo urteetan zenbateko hori handituko da, Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak duen portzentajezko gorakadaren hein berean, haren aurreko urteko urtarriletik abendura artekoa kontuan hartuta.

Horrek guztiak ondorioak sortuko ditu 2019ko ekainaren 15etik aurrera, eta urteko zenbateko gordina data horren arabera hainbanatuko da.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek jasotzeko behar den gutxieneko dedikazioa finkatzea:

–Alkate udalburua, astean 20 orduko dedikazioa, gutxienez.

Laugarrena.–Alta eskatzea Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintza Orokorrean karguak dedikazio partzialean gauzatzen dituen Udalbatzako kideari, eta Udalak bere gain hartzea Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak.

Bosgarrena.–Gastua onestea Oltza Zendeako Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuko “Hautetsiendako ordainsariak” izeneko 1 9120 10000 partidaren kargura.

Seigarrena.–Erabaki hau jendaurrean paratzea, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Oltza Zendean, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1909437