160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga
borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga kobratuko dela.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2019ko abuztuaren 19tik 2019ko irailaren 19ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko irailaren 19an kobratuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caparrosoko Udalak Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan dituen kontuetan ordainduko dira, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1910135