160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Udalkideen ordainsariak

Atezko Udalak, 2019ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen, hautetsien ordainsariei buruzkoa:

Lehenbizikoa.–Alkatearentzat eta zinegotzientzat 125 euroko zenbatekoa ezartzea, Udalaren osoko bilkuretara joateagatik, eta 200 eurokoa Kontuen batzorde berezira joateagatik. Zenbateko horri %2ko atxikipena aplikatuko zaio.

Bigarrena.–Erabaki honek atzerako eragina izanen du, 2019ko ekainaren 16tik aurrera.

Hirugarrena.–Alkateak eta zinegotziek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, hala betez Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua.

Eritzen (Atetz), 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1909698