160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Andosillako Udalak, 2019ko uztailaren 18an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste, eta hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Udalkideendako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubide eta kopuru hauek onestea:

1. Alkatea: 37.316,86 euro gordin urtean, hamalau soldataren artean jaso beharrekoak, erabateko dedikazioa izateagatik. Gizarte Segurantzan alta emanen zaio.

2. Alkateordeak: 30,00 euro gordin, legez ezarri kasuetan alkatearen eginkizunak beren gain hartzen dituzten egun bakoitzeko.

3. Batzordeburuak: 300,00 euro gordin hilean.

4. Udalkideak (alkatea izan ezik): 100,00 euro gordin, Andosillako Udalak egiten dituen osoko bilkuretan benetan parte hartzeagatik.

5. Udalkideek, alkatea barne, kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzean benetan egindako joan-etorrietako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Bigarrena.–Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 57.3 artikuluan xedatuari jarraituz, erabaki honek atzerako indarra izanen du, aurtengo ekainaren hamahirutik aurrera, hain zuzen.

Hirugarrena.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua betez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Andosillako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua betetzearren, lege testu beraren 21.1.r) artikuluaren bidez dudan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1910016