160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1594/2019 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren Ignacio Casado Redín Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Ikerketa Zerbitzuko Jakintza Transferitzeko Ataleko buru izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko martxoaren 1eko 417/2019 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Zerbitzuko Jakintza Transferitzeko Ataleko burutza merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen (516 zenbakidun lanpostua).

Aurkeztutako erreklamazioa ebatzi eta egin beharreko jarduketak amaitu ondoren, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangaiaren alde.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Ignacio Casado Redín Ikerketa Zerbitzuko Jakintza Transferitzeko Ataleko buru izendatzea.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Kudeatzailea ez dagoenez, hura ordeztuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren 17. apartatuarekin bat (Ebazpenak errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazten ditu),

EBATZI DUT:

Lehena.–Ignacio Casado Redín Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Ikerketa Zerbitzuko Jakintza Transferitzeko Ataleko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantilla organikoan 516 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaia Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hala egin ezean, esleitu dioten burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kausa dagoenean izan ezik.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 2an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco Javier Arregui San Martín.

Iragarkiaren kodea: F1910481