160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1364/2019 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Jesús Hijosa Pardo andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Erregistro eta Izapide Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den María Jesús Hijosa Pardo andrea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Erregistro eta Izapide Bulegoko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 5910 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

2019ko maiatzaren 17an Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian sartu den idazki baten bidez, María Jesús Hijosa Pardo andreak uko egin dio burutzari, eta administrari laneko lanpostura itzultzeko eskaera egin du.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko d) letran.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 19.7 artikuluak ezartzen du, burutza lortu duen funtzionarioak lanpostu horretan aritzeari uzten dionean, jatorrizko atxikipen eremuan zituen mailari eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko duela berehala. Halaber, xedatzen du, salbuespen gisa eta lanpostua utzitako funtzionarioak hala eskatuta, beste atxikipen eremu bateko lanpostu batera itzultzen ahalko dela, betiere zerbitzuaren beharrek horretarako aukera ematen badute.

2005eko maiatzaren 30ean zuzendaritza nagusi honek emandako jarraibideek, zuzendaritzako edo burutzako lanpostuetan langileak izendatzeari eta horiek kargua uzteari dagokienez, ezartzen dute langilea bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginetara itzultzeak, uzten duen zuzendaritza edo burutzako atxikipen eremu bera edo beste bat izanda, ez duela ekarriko aipatu eremuan egiaz dagoen plantilla handitzea.

Beraz, jarraibide horien arabera, bidezkoa da María Jesús Hijosa Pardo andreari Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako administrari lanpostu bat (7742 zenbakia) esleitzea.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginak gauzatze aldera oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Jesús Hijosa Pardo andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Erregistro eta Izapide Bulegoko burua; lanpostu hori 5910 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2019ko ekainaren 2a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Hijosa Pardo andrea administrari lanpostura itzuli beharko da 2019ko ekainaren 3an, hain zuzen, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako 7742. lanpostura.

3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1910411