160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

268E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru den Olga Sanz Asín andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 247E/2018 Foru Aginduaren bidez, Olga Sanz Asín andrea Tuterako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Olga Sanz Asín andrea 2018ko uztailaren 9an jabetu zen postu horretaz.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Olga Sanz Asín andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, Tuterako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Olga Sanz Asín andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Olga Sanz Asín andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko uztailaren 9tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2.–Foru agindu hau Olga Sanz Asín andreari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1910215