160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluari jarraikiz, zerbitzuko zuzendarien izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez eginen ditu, departamentu eskudunen titularrek proposaturik.

Adierazitakoarekin bat etorriz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Óscar Martínez de Bujanda Esténoz jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1910801