160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, tokiko ehiza-barrutiko ehiza aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako ehiza-barrutiko ehiza aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa; erabakiak xedatuaren arabera, aldaketak 9. artikuluaren 1. eta 2. apartatuei eragiten die.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, hala badagokie, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geratuko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, lehen solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2019ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909958