160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Osoko Bilkurak, 2019ko uztailaren 5ean egin bilkura berezian, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.1, 2 eta 5, 75 bis eta 75 ter artikuluekin, 24/2018 Legegintzako Errege Dekretuaren 18. artikuluarekin eta 2568/1986 Errege Dekretuaren (AFE) 13. artikuluarekin bat,

Erabakitzen du:

Lehenbizikoa.–Kargu hauen dedikazio partzialeko araubidea zehaztea; ondoren ematen diren ordainsariak izanen dituzte, 12 hilabeteetan ordaintzekoak, eta bikoitza ekainean eta abenduan:

Alkatea, %75eko dedikazio partziala: 17.000 euro.

Lehen alkateordea, %75eko dedikazioa partziala: 17.000 euro.

Zenbateko horiek eguneratuko dira Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legeak funtzionarioentzat urtero xedatzen duenaren arabera.

Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–Alkateak eta zinegotziak, dedikazio partzialean arituko baitira, eta kontuan harturik kargu horien lana, jasoko duten urteko ordainsari gordina kalkulatuko da egiazki lan egindako ordu kopuruaren proportzioan, oinarri hartuta urtean 1.592 ordu.

Hirugarrena.–Erabaki hauek eraginkorrak izanen dira alkateak karguaz jabetzen den egunetik, eta lehen alkateordea izendatzen den egunetik.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, bai eta Tafallako Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian eta ediktu-taulan ere.

Hori guztia jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2019ko uztailaren 8an.–Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L1909519