160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Sesmako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2018ko abenduaren 28ko erabakiaren 4. puntua aldatzea. Horren bidez, onetsi ziren udalkideen ordainsariak, honela:

“4.–Udalkideentzako ordainsariak.

4.1.–Ordainsari hauek ezartzea (ondorioak 2019ko uztailaren 8tik aurrera izanen dituzte) jarraian zehazten diren kargudunentzat:

a) Alkatea.

Udal honetako alkate kargua betetzeko dedikazio esklusiboa ezartzea, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanez (ondorioak 2019ko uztailaren 8tik aurrera izanen dituena). Enpresak ordaindu beharreko kuotak Sesmako Udalak hartuko ditu bere gain. Urtean, 24.000,00 euroko ordainsaria jasoko du alkateak, 14 pagatan banatuta, eta 2019ko uztailaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak aipatu ordainsariak. Horrez gain, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagokion atxikipena izanen du eta, hala badagokio, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota.

Bigarrena.–Astean, 40 ordu egon beharko du Udaletxean, gutxienez.

Hirugarrena.–Erabaki hau osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, nolako garrantzia duen aintzat hartuta.”

Sesman, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1910112