160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Noaingo Udalak (Elortzibar), 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkura berezian, erabakia hartu zuen. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapenak:

Lehenbizikoa.–Alkateari dedikazio osoa ematea bere karguari dagozkion eginkizunak betetzeko. Oporrei, baimenei eta lizentziei dagokienez, aplikatuko zaizkio Funtzio Publikoari buruzko Estatutuak ezarritakoak. Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuak arautu zuen estatutu hori, eta abuztuaren 30eko 71/2017 Foru Dekretuak aldatu zuen.

Bigarrena.–Urtean, 39.600 euroko ordainsari gordina onestea, hamalau hilekotan ordaintzekoa. Alkatea funtzionarioa da, eta funtzionarioak noiz dauden zerbitzu berezietako egoeran xehatzen du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluak. Egoera hori onartzen zaion egunetik aurrera izanen ditu ondorioak aipatu ordainsariak. Horrez gain, nola eguneratzen den Nafarroako funtzionario publikoen soldata, horren arabera gaurkotuko da alkatearen ordainsaria.

Hirugarrena.–Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik 50 euro ordaintzea bilkura bakoitzeko.

Horri dagokionez, kide anitzeko organoak honako hauek direla ulertuko da: Osoko Bilkura, Informazio batzordeak, Kontuen Batzorde Berezia eta Gobernu Batzarra.

Bilkura-sari horien gehienezko kopurua 600 eurokoa izanen da, bihileko bakoitzeko, eta 2019ko ekainaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Dietak bihileko natural bakoitzaren amaieran ordainduko dira.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Noainen (Elortzibar), 2019ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1910101