2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Udalkideen ordainsariak
Murchanteko Udalak, 2019ko uztailaren 4ko osoko bilkura berezian, udalkideen ordainsarien honako araubide hau onetsi zuen:
Informazio batzordeen bilkuretara joateagatik: 60 euro.
Kontratazio mahaien bilkuretara joateagatik: 30 euro.
Osoko bilkuretara joateagatik: 100 euro.
Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik: 100 euro.
Dietak: 60 euro 50 km-tik beherako bidaietan eta 90 euro, distantzia 50 km-tik gorakoa bada.
Kilometro-ordaina: Nafarroako Gobernuak bere langileentzat ezarritakoaren araberakoa izanen da.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Murchanten, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1909385