160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Udalkideen ordainsariak

Elizagorriko Udalak, 2019ko uztailaren 12an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

“[...] ERABAKITZEN DA:

1. Udalkideak Udalbatzako osoko bilkura bakoitzera joateagatik 150,00 euroko zenbatekoa ezartzea. Udalkide bakoitzak osoko bilkuretara joategatik gehienez 1.800,00 euro jasoko ditu, urtean.

2. Alkateari hilean behin 470,00 euro ordaintzea.

3. Udalkideei kalte-ordainak ordaintzea kargua betetzegatik izandako gastuengatik. Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.

4. Erabaki honek atzerako indarra izanen du, eta 2019ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1910163