157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

83/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana. Honen bidez hasiera ematen zaio honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari: “Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala. Saratsa-Iruña tartea. Saratsa-Berriogoiti azpitartea”.

Nafarroako Gobernuaren 2014ko apirilaren 16ko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Plazaolaren trazadura zaharra Iruña-Irurtzun tartean berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialeko aldaketa, eta proiektua onura publikokoa eta gizarte interesekoa deklaratu zen, baita presakoa ere desjabetzearen ondorioetarako. Sustatzailea Plazaola Turismo Partzuergoa da.

Aipatu proiektuaren gauzatzea bi tartetan banatu zen, hauek: Irurtzun-Saratsa eta Saratsa-Iruña. Saratsa-Iruña tarteak 10,50 km inguru ditu eta bi azpitarte hauetan banatu da: Saratsa-Berriogoiti eta Berriogoiti-Iruña. Bide berdea egokitzeko jarduketak hasi nahi dira azpitarte horietako lehenbizikoan, honako udal-mugarte hauek ukitzen dituen horretan: Itza Zendea eta Berriobeiti.

Horri dagokionez, eta jasotako informazioaren arabera, presaz okupatu behar dira proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak, beharrezkoa baita lurrak ahal bezain laster izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bete ditzan Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 lankidetzaren programan (POCTEFA) hartutako konpromisoak. Halaber, presaz okupatzea da aurretik egin beharreko tramitea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren beharrezko finantzaketa lortzeko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hasiera ematea honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari: “Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala. Saratsa-Iruña tartea. Saratsa-Berriogoiti azpitartea”.

2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Itzako eta Berriobeitiko udalenetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari eta Itzako eta Berriogoitiko udalei, bi horiei eskatuta beren iragarki-tauletan argitaratzeko.

Iruñean, 2019ko uztailaren 15ean.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko proiektua. Iruña-Irurtzun. Saratsa-Iruña tartea. Saratsa-Berriogoiti azpitartea
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZENBAKIA

JABEA

DESJABETZEKO AZALERA (m²)

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LUR MOTA / ERABILERA

ITZAKO UDAL-MUGARTEA

IZ-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

36

-

-

NA-4104 errep.

IZ-02

Sagües Erro, Jesús María

2.257

12

252

Lehorreko alorra

IZ-03

Saratsako Kontzejua

91

-

-

Bidea

IZ-04

Sagües Erro, Jesús María

17

12

81

Lehorreko alorra

IZ-05

ERG Petróleos SA

2.568

12

82

Eraikina

IZ-06

Sagües Erro, Jesús María

93

12

83

Lehorreko alorra

IZ-07

Sagües Erro, Jesús María

2.474

12

84

Lehorreko alorra-Lurzorua

IZ-08

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

278

-

-

NA-4109 errep.

IZ-09

Cía García, Alvaro

Cía García, Javier Luis

Cía García, María Mar

Cía García, Rocío

García Cerdán, María Teresa

2.123

12

85

Larrea/Lurzorua

IZ-10

Macaya Almandoz, Evarista

717

12

86

Lehorreko alorra-Lurzorua

IZ-11

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

108

-

-

Erreka

BERRIOBEITIKO UDAL-MUGARTEA

BE-01

Lecumberri Donazar, Jose María

Lecumberri Donazar, María Sagrario

Lecumberri Eslava, María Angeles

Lecumberri Eslava, María José

Lekunberri Eslaba, Jesus María

Lekunberri Eslaba, Pablo

Lekunberri Eslaba, Rosalia

1.838

2

103

Lehorreko alorra

BE-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak)

448

2

250

Altxonbideak

BE-03

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurrak

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurrak

1.132

2

104

Larreak

BE-04

Oteitzako Kontzejua

139

-

-

Bidea

BE-05

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurrak

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurrak

1.085

2

101

Larreak

BE-06

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurrak

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurrak

685

2

105

Lehorreko alorra

BE-07

Oteitzako Kontzejua

11.899

-

-

Bidea

BE-08

Añezkarko eta Oteitzako heri-lurrak

18

2

222

Larreak

BE-09

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

172

-

-

NA-4508 errep.

BE-10

Oteitzako Kontzejua

4.180

-

-

Bidea

BE-11

Elkarteko Kontzejua

6.595

-

-

Bidea

BE-12

Ballariaingo Kontzejua

6.981

-

-

Bidea

BE-13

Berriogoitiko Kontzejua

4.719

-

-

Bidea

BE-14

Francisca López Cerro

3.092

14

165

Larreak

BE-15

Berriogoitiko herri-lurrak

279

14

163

Lehorreko alorra

BE-16

López-Ipiña Bramón, M.ª Asunción

López de Ipiña Bramón, Lydia

194

14

211

Larreak

Iragarkiaren kodea: F1909606