147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

48C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Zementuaren Deribatuen Sektorearen Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako Zementuaren Deribatuen Sektorearen Hitzarmen Kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31003105011981), erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 16an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (UGT eta CCOO) 2019ko martxoaren 11n sinatu ondotik, eta 2019ko apirilaren 30ean zuzendu zena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 31an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Zementuaren Deribatuen Sektorearen hitzarmen kolektiboa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1907675