146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Cárcarko Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Alkatearendako 14.644,280 euroko urteko ordainsari gordina onestea, 14 hilekotan, karguan dedikazio partzialean (lanaldiaren %60) aritzeagatik. Gizarte Segurantzari dagozkion kuotak ordainduko dira.

2. Zinegotziei 90 euro gordin ordainduko zaie udaleko osoko bilkuretara joateagatik.

3. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, langile publikoen ordainsariak aldatzen diren portzentaje berean.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Carcarren, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1909310