146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

Udal honetako alkateak 609. Ebazpena eman zuen 2019ko uztailaren 1ean. Hona hemen testua, hitzez hitz:

Ikusirik udalbatza berria 2019ko ekainaren 15eko bilkura berezian eratu zela, apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitu eta 2019ko maiatzaren 26an egin hauteskundeen ondorioz.

Kontuan harturik Alkatetzak 2019ko uztailaren 1ean eman zuela 606/2019 Ebazpena, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikulua, honako hau xedatzen dutenak: Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio alkateari bere eskudantziak egikaritzeko laguntzeko berezko eta delegaezinezko eginkizuna, baita Osoko Bilkurak, alkateak edo legeek esleitzen dizkiotenak ere.

Kontuan izanik Alkatetzak ahalmena duela esleituak dituen hainbat eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikuluan, AFEaren 43. eta 114. artikuluetan eta Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14.ean xedatutakoaren arabera.

Horri guztiari jarraiki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2 eta 53.2 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1.–Tokiko Gobernu Batzarrak honako eginkizun hauek bere gain hartuko ditu: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluak eta Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 53.1 artikuluak zuzenean esleitzen dizkioten laguntza- eta aholkularitza-eginkizunak, baita legeek zuzenean esleitzen dizkiotenak ere. Alkatetza honek eskuordeturik, jarraian zerrendatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu:

a) Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuaren arabera, eta gastuak xedatzea, Alkatetzaren eskumenen mugen barnean, indarrean dagoen Udalaren aurrekontu arrunta betearazteko oinarrietan agindutakoari jarraikiz.

b) Udal ordenantzen gaineko arau-hausteak zehatzea.

c) Mota guztietako kontratazio eta emakidak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10a eta, kasu orotan, 6.010.121,04 euro kopurua gainditzen ez duen bitartean. Urte anitzetako kontratazio eta emakidak ere sartzen dira, lau urte baino gehiagoko iraupena ez badute, eta baldin eta urteko kuota guztien zenbateko metatuak honako hau gainditzen ez badu: aipatu portzentajea, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arruntei dagokiena, edota aipatu zenbatekoa ere ez.

d) Edozein motatako lizentziak ematea, honako hauek salbuetsita:

–Garabiak, ibiak, jabari publikoen okupazioak; titulartasun aldaketa “ez arruntak”; lizentzia berbideratzea edo ukatzea, tramite zuzena erantzukizunpeko adierazpena delako; mahai hankabakarrik edo plataformarik gabeko terrazak. Lizentzia horiek Alkatetzaren eskumen izaten jarraituko dute.

e) Ondasunak eta eskubideak erostea, haien balioak honako hau gainditzen ez duen bitartean: aurrekontuko baliabide arrunten %5 edota zuzeneko kontratazioari aplikatzen ahal zaion gehieneko mugaren %50. Horrez gain, Tokiko Gobernu Batzarraren esku izanen da ondasunaren besterentzea, aipatu portzentajea gainditzen ez badute eta honako kasu hauetan:

–Ondasun higiezinak direnean, aurrekontuan ezarrita badago.

–Ondasun higigarriak direnean, salbu eta balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak eta aurrekontuan besterenduko direla ezarri ez bada.

f) Preseski Osoko Bilkurari esleitu ez zaizkion planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak (hasierako onespena, eta hirigintza kudeatzeko tresnena eta urbanizazio proiektuena).

2.–Balio bera izanen dute Tokiko Gobernu Batzarrak hartzen dituen erabakiek eta alkateak eskuordetu ez dituen eskudantziak egikarituz ematen dituen ebazpenek (nahiz eta Batzarraren funtzionamenduaren arabera ere hartu ahalko diren).

3.–Eskuordetza hori ez da ezeztatuko bakarrik alkatea edo Tokiko Gobernu Batzarraren kideak aldatu direlako. Eskuordetza ezeztatu edo aldatzeko, emateko eskatzen diren formalitate berberak bete beharko dira.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskumenen eskuordetza honek dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

5.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, haren edukia jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz deitzen den bilkura berezian.

Burlatan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1909257