141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, Virgen del Portal Zahar Etxean aritzeko laguntzako teknikari koordinatzaile bat aldi baterako kontratatzeko lan-poltsa oposizio-lehiaketa bidez osatzeko

Alesbesko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 23an egin bilkuran, honako deialdi hau onetsi zuen: Virgen del Portal Zahar Etxean aritzeko laguntzako teknikari koordinatzaile bat aldi baterako kontratatzeko lan-poltsa oposizio-lehiaketa bidez osatzeko deialdia.

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

Deialdi honen xede da laguntzako teknikari koordinatzaile izateko izangaien zerrenda bat osatzea, Alesbesko Virgen del Portal Zahar Etxean aldi baterako eta lan-araubidean aritzeko, zerbitzuaren beharren arabera. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua arautzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarriari jarraikiz.

Hauek dira haren eginkizunak:

–Zentro geriatrikoetan erizainen berezko diren zeregin guztiak betetzea.

–Egoiliarren plangintza asistentzial guztia antolatzea.

–Zentroaren talde teknikoa koordinatzea.

–Erizaintzako laguntzaile/soziosanitario/zaintzaileen taldea koordinatzea.

–Guardia lokalizatu gisa sostengu ematea larrialdi egoeretan.

Lanpostuaren ordainsaria B mailakoaren baliokidea izanen da, eta gehituko zaio lanpostuaren osagarria (6.000 euro urtean), honako hauetan ezarriari jarraikiz: Zahar Etxearen lan hitzarmen kolektiboa, gainerako xedapen aplikagarriak eta Udalak onetsitako plantilla organikoa.

Kontratua azkenduko da lanpostua erregelamenduz ezarrita dagoen prozeduraren baten bidez betetzen denean edo lanpostua amortizatzen denean.

Hiru hilabeteko probaldia ezarriko da. Epe horretan alde batek nahiz besteak hutsaltzen ahal du kontratua, aldebakarreko erabakia hartuta.

Lanaldia osoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 16:30ra, eta uneoro zerbitzuaren beharretara egokituko da. Hartara, Zahar Etxea kudeatzeko organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko du, zerbitzuaren beharren arabera.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

1. Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartzen ahal dute, baldin eta zuzenbidez bereizita ez badaude; orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen joan-etorri askea aplikagarria bada.

2. Adinez nagusia izatea.

3. Erizaintzako gradudun/diplomadun titulua izatea.

4. Karguan bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

5. Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

3.–Prozedura.

Presako prozeduraren bidez kontratatzen da izangaien zerrenda osatzeko, zerbitzuaren beharren arabera gerora kontratatzeko, lortutako puntuazio-ordenari jarraituz.

Izangaiek eskabidea aurkeztuko dute III. eranskineko eredua erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun naturaleko epean, non eta Alesbesko Udaleko bulegoetan (Espainiako plaza 1, 31340 Alesbes), edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz; azken bide hori erabiliz gero, Udalean abisu eman beharko dute, fax edo helbide elektronikoaren bidez.

Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna frogatzen duen agiriarena aurkeztu beharko dute, baita titulazioa eta alegatutako merezimenduak ere.

4.–Kalifikazio epaimahaia.

Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Udalaren Patronatuaren burua.

Epaimahaikidea: Carmen Lafraya. Ordezkari sindikala.

Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

Epaimahaikidea: Anyuri Gorjón Lizarbe, erizaina (EUD).

Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

Epaimahaikidea: Arancha García Corts, erizaina (EUD).

Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

Epaimahaikidea: Misael Narros Martín.

Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Francesca Ferrer Gea, Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Epaimahaia modu baliodunean eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izanen da hura osatzen duten kideen gehiengo osoa bertan izatea.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabiltzen ahal du.

5.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketak hiru fase hauek izanen ditu: lehiaketaldia, oposizioaldia eta elkarrizketa pertsonala, deialdiaren oinarrietan zehaztu bezala eginen direnak.

Lehiaketaldiko balorazioa.

Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

Epaimahaiak lehiatzaileek alegaturiko eta egiaztaturiko merezimenduak baloratuko ditu, deialdiaren I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Kontuan hartuko dira, soilik, epaimahaiari aurkezteko unean jatorrizko agiriaren edo kopia konpultsatuaren bidez frogatzen diren merezimenduak. Hark izangai bakoitzak aurkeztutako zerrendarekin alderatu ondoren emanen ditu jasotzat.

Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.

Alegatutako merezimenduen zerrenda eta horien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera, eta lehiaketaldiaren emaitza ikusgai jarriko da Udalaren iragarki-taulan, oposizioaldia hasteko zehaztutako eguna baino lehen.

Ondoren ez da zuzenketarik onartuko.

Proba teoriko-praktikoa. Gehienez ere 60 puntu.

Idatziz garatu beharko dira, bi ordu eta erdian, lanpostuarekin zerikusia duten bi kasu praktiko; kasu bakoitzak, gehienez ere, 30 puntu izanen ditu.

Apartatu honek, guztira, 60 puntu izanen ditu gehienez ere; izangaiak baztertua izanen dira, baldin eta ez badute lortzen kasu praktiko bakoitzean dagokion puntuazioaren erdia.

Elkarrizketa. Gehienez ere 10 puntu.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu duten izangaiei deia eginen zaie elkarrizketa egiteko, lanaren nondik-norakoei buruz, gerta daitezkeen arazoei buruz eta horiek konpontzeko moduari buruz.

Elkarrizketaren eguna eta ordua Udalaren web-orriaren bitartez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, eta saio batean edo bitan eginen da.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

Probak bukatuta, epaimahaiak Udalari jakinaraziko dio probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta, horretarako, izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak batuko dira.

Udalak kontratua formalizatuko du puntuazio handiena lortu duen izangaiarekin; probak gainditu dituzten gainerako izangaiei dei eginen zaie puntuazio-ordenari jarraikiz eta zerbitzuaren beharren arabera.

Izangaiek, karguaren jabetza hartu baino lehen, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

Izangaia, agiri horiek aurkeztuta, Udalak zehazten duen epean behar den kontratua sinatzera eta karguaren jabetza hartzera agertu beharko da.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen batek zehaztutako agiriak aurkezten ez baditu, edo kontratua sinatzen edo lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, bere eskubideak galduko ditu.

Hori gertatuz gero, edo izangaietako batek ere ez baditu proba guztiak gainditu, edo gaindituta ere kontratatua izaterik nahi ez badu, administrazio dei-egileak kontratatu ahalko du hurrengo izangaia puntuazio-ordenaren arabera.

Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita haren oinarri eta egintzen aurka ere, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal dira, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Baremoa (guztira, 30 puntu)

Prestakuntza akademikoaren egiaztapena.

Atal honetako puntuazioa 15 puntu artekoa izanen da.

Ondokoak baloratuko dira:

–Erizaintzako titulua, geriatrian espezialista: 3 puntu.

–Zentro soziosanitarioen zuzendari titulua: 0,2 puntu kreditu bakoitzeko.

–Erizaintzako zainketen masterra: 0,1 puntu kreditu bakoitzeko.

–Bestelako tituluak (masterra, aditua, graduatu ondokoa) geriatriari edo pertsonen kudeaketari buruzkoak: 0,1 puntu kreditu bakoitzeko.

–Beste ikastaro batzuk: 0,05 puntu kreditu bakoitzeko.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, kredituak hartuko dira aintzat ikastaroa baloratzeko.

Egindako zerbitzuen egiaztapena.

Atal honetako puntuazioa 15 puntu artekoa izanen da.

Ondokoak baloratuko dira:

–Lehiaketaren kategoria berean, egoitza-zentro geriatrikoetan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu lan egindako urte bakoitzeko; hilabete eta egunak hainbanatuko dira.

–Lehiaketaren kategoria berean, bestelako zentroetan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu lan egindako urte bakoitzeko; hilabete eta egunak hainbanatuko dira.

II. ERANSKINA

Bi kasu klinikoen ebazpena, geriatriarekin eta/edo pertsonaren zaintza osoarekin zerikusia duten alderdiei buruzkoak.

III. ERANSKINA

Hautapen prozesuan onartua izateko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1908848