141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 1. EPAITEGIA

Iraizpenak 866/2018

Nik, Alicia Olazabal Barriosek, Bilboko Lan-arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 866/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Porkelur SLri eta Provinsa Navarra SAri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019/06/21ean emandako epaia. Horren kopia haien eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango dute haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka erregutze-errekurtsoa jar dezakete. Errekurtsoa jartzeko asmoa bost egun balioduneko epean iragarri beharko dute, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Hartzaileei ohartarazten zaie ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Porkelur SL eta Provinsa Navarra SA (B71268296 eta) non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2019ko ekainaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Alicia Olazabal Barrios.

Iragarkiaren kodea: J1909140