141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Alkateordeen izendapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1.–Emilio Izu Aizcorbe zinegotzia Zabaltzako Udaleko lehen alkateorde izendatzea, eta Joaquin Galar Jimenez zinegotzia, berriz, bigarren alkateorde, arestian aipatu legerian ezarritakoarekin bat.

2.–Izendapen horiek indarra hartuko dute gaurko egunean, eta horien berri emanen zaio Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arraitzan (Zabaltza), 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1908970