141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

San Adriango Udalak, 2019ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Udaleko zinegotzi guztiendako ezartzea, alkate udalburuarendako izan ezik, hogeita hamar (30) euroko zenbateko gordina kide anitzeko organo hauen bilkura bakoitzeko: San Adriango Udalaren osoko bilkura, Tokiko Gobernu Batzarra, Udalaren informazio batzordeak eta Udalaren kontratazio mahaiak. Erabakiak 2019ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta ordainsari horiek 3.000 euroko muga izanen dute urtean; 2019ko bigarren seihilekoan, urteko gehieneko zenbateko horren erdia izanen da muga.

Bigarrena.–Ohartaraztea ezen lehenbiziko puntuan ezarritako zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen dituela. Bestalde, ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Hirugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan behar den konpentsazio ekonomikoa eskatu beharko dela, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen Funtsaren “Bestelako laguntzak” izeneko apartatuan ezarritakoaren babesean.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioetarako.”

San Adrianen, 2019ko ekainaren 25ean–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1908853