141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ordezko betearazpenen eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Onespena 2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean.

Maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garesen, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Oihan Mendo Goñi.

Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituena

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin bat, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. 1.–Zerga-egitatea honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea eta garbitzea, baldin eta lur edo lokalen jabeek, okupatzaileek –edo pilaketaren arduradunek– kentzeko agindua bete nahi ez edo horren aurka egiten badute.

b) Betearazteko aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa eta, orokorki, Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

2.–Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, edo bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio nahitaez eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sortuko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak emateko. Presako kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari fakultatiboen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak. Gero horren berri eman beharko diote Alkatetzari edo, hala badagokio, Udalbatzari.

Tasaren sortzapena

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten den momentu berean, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan ordaintzera behartuta daude legez erantzule diren pertsona natural nahiz juridikoak; hurrengook, alegia:

a) Ondasunen jabeak edo zerbitzua eragin duten egintzen erantzuleak, baita zerbitzua ematearekin onura partikularrak jasotzen dituzten horiek ere.

b) Halakorik bada, errentariak edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazteko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule direnak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:

a) Betearazteko agindua: egin beharreko obraren baloraziotik helduko dena.

b) Ordezko betearazpena: egin den exekuzioaren osotarako kostutik helduko dena.

Karga-tasa

7. artikulua. a) Betearazteko agindua: kuota eskuratu beharrez zerga-oinarriaren gainean aplikatu beharreko karga-tasa %3 izanen da, egin beharreko obraren balio osoaren gainean aplikatua.

b) Ordezko betearazpena: zerga-oinarriaren zenbatekoa zein den jakinda, haren gainean %122 aplikatuko da kuota ezartzeko.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Obren kasuan, Udalak zilegi izanen du kautelazko likidazioak aldez aurretik egitea, tasen zenbateko zenbatetsian alegia. Ordainarazpena eta bilketa ordenantza fiskal orokorrean jasotako moduan eginen dira. Obrak bukatu ondoren, tasak likidatuko dira eta ondoriozko soberakinak itzuli edo eskatuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa kostuaren zati proportzional bat borondatez beren gain hartzen dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gora-behera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den zehapen-espedientetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

Iragarkiaren kodea: L1907106