141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Alkateordeen izendapena

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 26ko ebazpenaren bidez, ebatzi du alkateordeen izendapena, ondotik ematen den bezala, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46.1 artikuluarekin, honela:

Lehenbizikoa.–Fabiola Martínez Sancho zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Blas Verano Salcedo zinegotzia bigarren alkateorde izendatzea.

Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik.

Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran, eta izendatuei jakinaraztea banan-banan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; nolanahi ere, izendapen honen biharamunean hartuko du indarra.

Mendabian, 2019ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1908930