141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Eskumenak beste baten esku uztea

Amaia Ruiz Marcolain Leozko alkateak 2019-0072 Ebazpena eman zuen 2019ko ekainaren 19an. Haren bidez, Udalaren kudeaketa-arloak zein diren ezarri zen eta haien arduradunak izendatu ziren, eta arduradunen eskumenen eskuordetza egin zen:

1.–Alberto Irisarri Ojer zinegotziaren esku uzten dut hirigintza alorreko afera guztiak kudeatzeko dagokidan eskumena, barne hartzen dela espresuki hirigintza-alorreko zinegotzi delegatuaren egintzen aurkako berraztertzeko errekurtsoei buruz ebaztea.

Ainhoa Mateo Moriones zinegotziaren esku uzten dut nekazaritza-, abeltzaintza- eta ingurumen-alorreko aferak kudeatzeko dagokidan eskumena. Kultura, Kirol eta Gazteriari dagokionez, honako eginkizun hauetan bakarrik izanen du eskumena: zuzendaritzan, ikuskaritzan, eta udal-zerbitzuen eta udal-lanen bultzatzean, baina ezin izanen du aipatu gaien gainean ebatzi. Hori dela-eta, azaltzen diren espedienteei buruz ebatzi baino lehen, bere ekintzen berri eman beharko dio alkateari zinegotziak.

2.–Eskuordetzan emandako eskudantziak eskuordetze honetan ezarri bezala erabili beharko dira, eta ezarritako mugen barnean. Horien titularrek ezin izanen dute bertze organoren edo zinegotziren esku utzi.

3.–Eskuordetze horiek indarra izanen dute eragindako zinegotziari ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta mugagabeak izanen dira, Alkatetza honek eskumen horiek bereganatzeko duen ahalmena ukatu gabe. Hori guztia, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Eskuordetutako zinegotziak kanpoan badira, eri badaude, kargua hutsik badago edo bertzelako edozein eragozpen egonez gero, Alkatetza honek bere gain hartuko ditu, zuzenean eta automatikoki, eskuordetzan emandako eskumenak, bera baita eskumenen jatorrizko titularra. Kasu horretan, bereganatze-ahalmena erabili duela ulertuko da, ebazpen honetan oinarrituz, berariazko bertze ebazpenen beharrik gabe.

4.–Ebazpen hau jakinaraziko zaie dagokien zinegotziei. Eskuordetza onartua izan dela ulertuko da, isilbidez, hurrengo 24 orduko epean ez bada kontrakorik adierazten edo eskuordetza erabiltzen bada.

5.–Eskuordetza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, honako honi jarraikiz: azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluak ezarritakoari (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), baita urriaren 1eko 40/2019 Legearen 8.3 artikuluak ezarritakoari ere (arau horrek jorratzen du sektore publikoaren araubide juridikoa).

Iratxetan (Leotz), 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1908442