141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Alkateordeen eta arloko zinegotzien izendapena

Izabako Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluko mugekin, honako zinegotzi hauek alkateorde izendatu ditu, ekainaren 20an eman ebazpenen bidez:

–1. alkateorde, Carlos Anaut Abadía.

–2. alkateorde, Oscar Alcat Ezquer.

Era berean, kontuan harturik Udalbatzaren gobernu alorretako aferen kudeaketa arindu beharra dagoela, Izabako Udalak, 2019ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, honako hauen esku utzi ditu ondoko alor hauek:

–Langileak: Oscar Alcat Ezquer.

–Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena: David Baines Pilart.

–Hirigintza: Carlos Anaut Abadía.

–Kultura: Aitor Pérez Bueno.

–Osasuna, Udal Igerilekuak eta Neguko Bidezaintza: Sebastián Garde Anaut.

–Kirola eta Aisia: Gorka Bueno Barace.

–Ekonomia eta Ogasuna: David Baines Pilart.

–Turismoa: Diego Bueno de Miguel.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Izaban, 2019ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L1909029