141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Alkateordeen izendapena

Berako Udaleko Alkateak, ekainaren 19an, 159/2019 Ebazpena eman zuen eta, hark honako hau dio hitzez hitz:

“Berako Udaleko alkate kargua harturik eta 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

EBAZTEN DUT:

1. M. Aranzazu Zubieta Ochoteco izendatzea lehen alkateorde.

2. Estibaliz Pinacho Olaciregui izendatzea bigarren alkateorde.

3. Jose Esteban Aguirre Zubieta izendatzea hirugarren alkateorde.

4. Ebazpen hau jakinaraztea izendatuei, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Osoko Bilkurari egiten duen hurrengo bilkuran.”

Beran, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1909070